Nafarroako Gobernuak ituna sinatuko du abortuak egiten dituen Antsoaingo klinikarekin

  • Marta Vera Nafarroako Osasun kontseilariak jakinarazi duenez, Gobernuak hitzarmena egingo du Antsoaingo klinika pribatuarekin, emakumeek abortatzeko aukera izan dezaten.


2013ko apirilaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Abortua Despenalizatzearen Aldeko Nazioarteko Egunean (irailak 28)

Nafarroako Kontuen Ganberak Haurdunaldia borondatez etetearen kostuaz txostenean egindako gomendioak aintzat hartu dituela esan du Verak.

Kontuen Ganberaren ustez, 14. astera arteko etenaldi farmakologikoa Osasunbidearen zentroetan egin beharko litzateke, bi arrazoirengatik: "Batetik, badirelako horretarako prest dauden profesionalak eta, bestetik, merkeagoa delako klinika pribatuan egitea baino".

Etenaldiak zentro pribatuetan egitea erabakitzen bada, itun bat sinatu beharko litzatekeela uste du Kontuen Ganberak, "baldintzak eta prozedurak zehazteko", gaur egun ez baita horrelakorik. Eta hala egingo du Gobernuak, Osasun kontseilariak adierazi duenez.

981 ebakuntza

Txostenak dioenez, iaz 437.000 euro gastatu ziren haurdunaldiaren eteteko ebakuntzetan. 981 ebakuntza egin ziren, gehienak Antsoaingo klinikan (842) eta gainerakoak Zaragozan (104), Madrilen (23) eta Donostian (12). Antsoaingo klinikak 350.000 euro jaso zituen iazko ebakuntzengatik.

Antsoaingo klinika pribatua 2011ko urrian ireki zuten, Bilboko beste erietxe pribatu bateko arduradunen ekimenez, eta horrek Nafarroatik kanpoko zentroetara joaten ziren emakumeen exodoa geldiarazi zuen.

Kostuari dagokionez, 14. astera arteko ebakuntzak aztertu ditu Kontuen Ganberak, horiexek baitira Antsoaingo klinikak egiten dituenak. Horien artean, etenaldi farmakologikoa da merkeena, pilulen bidez egiten baita. Osasunbidearen zentroetan 200 eurokoa litzateke kostua. Antsoaingo klinikari askoz gehiago ordaintzen zaio: 454 euro.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasunbidea
Euskal ospitaletan elikadura sistema iraunkorrak garatzeko txinpartaren bila

Kontratazio publikoa tresna baliotsua da erakunde publikoen berrikuntza-politikarako. Elikagai jasangarrien erosketa publikoak egungo ekoizpen- eta kontsumo-ereduak aldatzeko gaitasuna du. Ospitaleak ere funtsezkoak dira horretan. Renascence ikerketak osasun-zerbitzuetan... [+]


Lehen Mailako Arreta, "kolapsora" bidean

Nafarroako Osasun Plataformak salatu du osasun sistema publikoa gainbeheran dagoela eta pribatizatzen ari dela.


Larrialdiak: itxaronaldi luzeak, baina arreta ona

Jendez lepo egoten direnez larrialdiak, lau ordu inguruko itxaronaldiak daude “larrialdi gutxiko” egoeretan.


Umetoki lepoko minbizia garaiz hautemateko auto-harraldia sustatzen ari da Osasunbidea

Urtarriletik hona ia 13.500 pertsonek egin dute proba Nafarroan, eta proba egin dutenen %95ak etxean egin du.


2023-09-26 | Leire Artola Arin
Osasun sistema publikoaren defentsan manifestatzera deitu dute azaroaren 11n

Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo dituzte mobilizazioak osasungintza publikoaren aldeko herri plataformek. Salatu dute itxaron zerrendak murrizteko jendea klinika pribatuetara bideratzea “negozio biribila” dela gobernuentzat, pribatizazioa bultzatzen ari... [+]


Eguneraketa berriak daude