argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako Gobernuak diru-laguntzetatik at utzi du Euskalerria Irratia

2009ko urtarrilaren 15a

Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bitartez, euskararen erabilera sustatzeko hedabideei zuzendutako 2008ko diru-laguntzak eman ditu dagoeneko. 240.000 euro banatu ditu 42 komunikabideren artean, hasiera batean 310.000 euro banatzea aurreikusi zuen arren. Beste behin ere, 42 hedabide horien artean ez dago Euskalerria Irratia.