Behatokiak eta
Kontseiluak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak
Nafarroako Gobernuaren euskararen erabilera arautzeko dekretuari buruz plazaratutako epaiaren inguruko iritzia agertu dute. Behatokiko zuzendari Juan Inazio Hartsuaga eta Kontseiluko arlo politiko-instituzionaleko arduradun Iñaki Lasak atzo (29) Iruñean jakitera emandakoaren arabera, epaileek dekretuaren lau puntu baliogabetu dituzte, beste bi berrinterpretatu eta beste bost punturen kontra, boto partikularra agertu du epaileetako batek. "Hamabi artikuluren kontrako helegitea aurkeztu genuen, eta modu batera edo bestera haietako hamaika jarri dituzte zalantzan epaileek", azpimarratu zuen Hartsuagak. Hala, Nafarroako Gobernua hiritarrak manipulatzen eta engainatzen ari dela salatu zuten.