argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako Gobernua ere ez da Kanboko ekitaldian izango
  • Nafarroako Gobernuak ez du ordezkaritzarik bidaliko maiatzaren 4an ETAren desmobilizazioaren harira Kanbon egingo den ekitaldira. “Ez dakigu zer egingo den, ez zer eduki izango dituen, ezta han zer irudikatuko den ere”, argudiatu du Nafarroako Gobernuko bozeramaile Maria Solanak asteazkenean.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko apirilaren 26a
Maria Solana, Nafarroako Gobernuko bozeramailea (Arg: EITB)

Solanak dioenez, Nafarroako Gobernua komunikatuaren “analisi” bat egitera mugatuko da: “Irudikapena bera baino garrantzitsuagoa da ETAren amaiera iragarriko duen komunikatua, eta hortik aurrerako bidea”. Bestalde, komunikatuak “ETAren behin betiko desagertzea adieraztea” espero dutela esan du Solanak.