Nafarroako Gobernua ere ez da Kanboko ekitaldian izango

  • Nafarroako Gobernuak ez du ordezkaritzarik bidaliko maiatzaren 4an ETAren desmobilizazioaren harira Kanbon egingo den ekitaldira. “Ez dakigu zer egingo den, ez zer eduki izango dituen, ezta han zer irudikatuko den ere”, argudiatu du Nafarroako Gobernuko bozeramaile Maria Solanak asteazkenean.


2018ko apirilaren 26an - 10:47
Maria Solana, Nafarroako Gobernuko bozeramailea (Arg: EITB)

Solanak dioenez, Nafarroako Gobernua komunikatuaren “analisi” bat egitera mugatuko da: “Irudikapena bera baino garrantzitsuagoa da ETAren amaiera iragarriko duen komunikatua, eta hortik aurrerako bidea”. Bestalde, komunikatuak “ETAren behin betiko desagertzea adieraztea” espero dutela esan du Solanak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kanbo
Karriken izendapenetan euskara oinarri hartzeak eztabaida piztu du Kanbon

Pasa den ostiralean egin zuten bilkura Kanboko herriko kontseiluan, euskal izena duten bideak euskaraz idaztea defendatzeko, aurretik adostuta zegoen bezala. Gehiengoko hautetsiek erabakia aldatzeko asmoa agertu dute orain.


2023-03-17 | Euskal Irratiak
Egonezina Kanboko suhiltzaileen kasernan

Gose greban sartu da Aurélie Albert Dupont, Kanboko suhiltzailea. Bere arduradunarengandik pairatzen zuen jazarpen morala salatu zuen, eta geroztik ez diote kontratua berritu.


2022-12-19 | ARGIA
Kanbon 94 etxebizitza eraiki nahi dituen promotorearen bulegoa lurrez estali dute

Ostia kolektiboko kideak Bouygues higiezin-agentziak Angelun duen bulegoan sartu dira larunbatean, salatzeko promotore horrek 94 etxebizitza eraiki nahi dituela Kanbon, Marieniako laborantza lurretan. Proiektuaren maketa eta ingurua lurrez eta lastoz estali dute.


2022-10-24 | Lide Iraola
Kanboko lurren defentsa geroz eta indartsuagoaren erakusle izan da asteburuko mobilizazioa

Larunbateko manifestazioan ehundaka lagun eta 70 traktore bildu dira Bouygues industria taldeak Marieneako laborantza lurretan etxebizitzak eraikitzearen aurka egiteko. Ekaineko protestak baino babes sindikal handiagoa izan du.


2022-10-20 | Lide Iraola
Marieniako laborantza lurren defentsan hiru eguneko okupazioa egingo dute

Herriko lurrak etxebizitzen espekulaziorako salgai bihurtzearen kontra, Marienia Ez Hunki kolektiboak pausu bat gehiago eman nahi du borrokan, eta lurrak okupatuko dituzte hiru egunez.


Eguneraketa berriak daude