argia.eus
INPRIMATU
“Nafarroako euskalkiak” erakusketari buruz
2005eko urtarrilaren 13a
"Harrigarria da euskararen mundutik at dauden pertsona eta instantzia batzuek euskalkiekiko zein interes handia duten. Desberdintasunak interesatzen zaizkiela interpreta daiteke (...) Euskalkien errealitatea estandarizatutako koinearekin kontrajartzeko asmoa dagoela sumatzen da. Horregatik, argi esan behar da ez dagoela kontrajarrerarik: euskalkien aldaerek euskara arautua aberasten dute eta hau, aldi berean, euskalki guztiak batzen dituen eta bizitasuna eta hizkuntza bizi gisa bizirauteko aukera handiagoa ematen dien zubia da". (2005/01/13)