Nafarroako euskalgintzak dei egin du larunbatean Donostian euskararen aurkako erasoak salatzera

  • Nafarroako Gobernuak eta estatuek hizkuntza politikan duten esku hartzea salatu dute Nafarroako euskalgintzako eragileek. Era berean, larunbatean Donostian izango den manifestaziorako deialdia luzatu dute.


2015eko otsailaren 24an - 12:45
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Iruñeko Katakraken egindako agerraldian deitu dituzte herritarrak manifestaziora.

Nafarroako Gobernuak berriki Baztango Udalak egindako euskara planari helegitea jarri dio. “Argi daukagu Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikak nora garamatzan. Barcinaren gobernuak euskara desagerrarazi nahi du, baina ez diogu utziko”, adierazi dute eragileek.

“Euskara normalizatzeko neurri politikoak hartu behar dira. Administrazio batzuk dagoeneko egiten dabiltza” gehitu dute, Baztango Udalaren kasua aipatuz. “Gainerakoei berdina egin dezaten eskatu nahi diegu”.

Datorren larunbatean, otsailak 28, Kontseiluak manifestazioa deitu du Donostian euskararen aurkako jarrera eta egoerak salatzeko. Horren harira, Nafarroako euskaltzaleei bertaratzeko gonbita luzatu die: “Euskaraz bizi nahi dugunok oztopo guztien gainetik euskaraz biziko garela aldarrikatuko dugu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
Euskal Konfederazioak haserrea adierazi du EEPren batzar nagusian, euskararen aldeko politikei diru gehiago ez bideratzeagatik

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) batzar orokorra izan du astelehenean 2024ko aurrekontua bozkatzeko. Alain Iriart, Euskal Elkargoko ordezkaria kontra bozkatu duen bakarra izan da.


2024-03-25 | Leire Artola Arin
Burbuilaren ostean badago zer erein

Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]


Eguneraketa berriak daude