"Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) euskarazko ikasketa lerrorik ez izatea ez da unibertsitateko arazoa bakarrik. Arazo politikoa da; izan ere, Foru Parlamentuak erabakitzen ditu herritarren hizkuntza eskubideak, hark sortu du eta finantzatzen du unibertsitatea eta, Gobernuarekin batera, hark kontrolatzen du unibertsitatearen kudeaketa. Gizartearen arazoa ere bada, haren ondorio negatiboek Nafarroako gizarte plural eta askotarikoan eragina dutelako". (2007/05/04)