Era guztietako produktuak egonen dira: esnekiak, ardoa, barazkiak, kontserbak… Guztira, 45 saltoki ipiniko dituzte, Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren eskutik, autobus geltoki zaharrean.
Nafarroako azoka ekologikoa maiatzaren 18tik 20ra izanen da, autobus geltoki zaharrean, Geltokin. Arlo guztietako produktuak egonen dira eskuragai: esnekiak, ardoa, barazkiak, kontserbak, zerealak, olioa, eztia… Guztira, 45 saltoki ipiniko dituzte, Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren eskutik.
Salmentaz gain, hiru egunez, show cookingak, haurrentzako tailerrak, dastatzeak eta hitzaldiak daude: esaterako, Jakoba Errokondoren, Rosa Barasoainen eta Manuel Figueroaren mintzaldiak. Helburua joaten direnek erostea bada ere, nekazaritza ekologikoa ezagutzera eman nahi dute antolatzaileek. "Ekoizlearen eta kontsumitzailearen arteko elkargunea izan nahi du azokak", jakinarazi du Miren Lizasoain Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluko kidea.
Iruñeko Udalaren laguntza izan du kontseiluak azokaren prestakuntzan, baita gobernuarena ere. Patricia Perales Tokiko Ekonomia Jasangarriko zinegotziak oroitarazi du, 2017an, %13an egin duela gora nekazaritza ekologikoak eta 115 ekoizle gehiago daudela, nolanahi ere, "egoera oraindik ere ez da bere onenera bueltatu". Horregatik, sustatzen jarraitzeko beharra dagoelakoan dago.
Gora egin dute nekazaritza ekologikorako diru laguntzek, bilketa zentro bat eraikitzekotan dira, finantzaketak hobera egin du… horiek dira emandako "aurrerapausoak" Isabel Elizalde Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilak zehaztu duenez. "Elkarlana". Horra instituzioek eta ekoizleek jorratu beharreko bidea.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Nafarroako sektore ekologikoa egonkor mantendu da azken urtean eta nekazaritza ekoizpena %5 handitu da. Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak erronka du 2030. urterako: lurren %25 ekologikoa izatea. "Bide horretan ari gara lanean, ahalik eta nekazari eta... [+]
Gorantz egiten ari da nekazaritza ekologikoko eredua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Ekolurra Kontseiluak baieztatu duenez, baina Europako Itun Berdeak 2030erako helburutzat duen %25etik urrun dago oraindik.
2011n abiatu zuten Lekorneko Garroko Etxaldean laborantza biologikoko proiektua: “Lurrak Herriko Etxearenak ziren, eta bertako eta Herri Elkargoko hautetsiek sortu zuten proiektua”, azaldu du Argitxu Ithourria kideak. Laborantza biologikoa bultzatzeko helburuz abiatu... [+]
Nekazaritza eta abeltzaintza “errotik” aldatzeko trantsizio agroekologikoaren aldeko elkarretaratzea eginen dute, hilaren 16an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean.
Miriam eta Igone Saldias ahizpek baserriari eta familiako proiektuari eusteko apustua egin dute. Berrobiko Soronea baserrian barazkiak ekoizten dituzte eredu ekologikoan, eta Tolosako Soronea dendan saltzen, modu zuzenean.