Nafarroako Artiedan, eko-herrixken topaketak

  • Eko-herrixken Iberiar Sareak (gazteleraz RIE) hemezortzigarren topaketak egin ditu Nafarroako Artieda herrian. “Ametsak erein, zailtasunak landu, etorkizuna uztatu” lemapean bildu dira.


2015eko irailaren 02an - 10:37
Topaketetara gerturatutako jendearen artean sortzen diren harreman eta aliantzak ezinbestekoak dira, antolatzaileen ustez (argazkia: amalurra.org)

Urtebete da Nafarroako herrixkan Arterra Bizimodu co-housing proiektua martxan jarri zutenetik. Eraldaketa sozialaren eta autogestioaren laborategi izatea dute helburu.

Abuztuko azken asteburuan jendez bete da herria, eta hamaika ekitaldiz osatu dute egitaraua. El Salmón Contracorriente blogean kronika idatzi du Irene Huertasek. Honen arabera, 50 tailer baino gehiago, hitzaldiak eta ekimen ludiko eta kulturalak egin dituzte jardunaldiak iraundako hiru egunetan. Guztia bizi eredu alternatiboak, komunitarioak eta ingurumenarekiko jasangarriagoak bultzatzeko.

Topaketetara gerturatutako jendearen artean sortzen diren harreman eta aliantzak ezinbestekoak dira, antolatzaileen ustez. Urtez urte proposamen, ilusio eta ikaskuntzak konpartitzen dituzte eta eko-herrixken bidea hartzear daudenentzat inspirazio dira.

Penintsulako toki eta esperientzia anitzetatik etorritako jendea

Parte-hartzaileen artean Amalurra (Katalunia, Granada eta Bilbo), Los Portales (Sevilla), Lakabe (Nafarroa), Cortijo Los Baños (Almeria), Valdepiélagos (Madril) edota El Molino de Guadalmesí (Cadiz) zeuden, Artiedaz beraz gain.

Eko-herrixka hauen artean batzuk abandonatutako herri zaharretan eraiki dituzte, beste batzuk bestelako tokietan. Zenbaitek espiritualitatea asko lantzen dute, eta besteak ordea hetereogeneagoak dira. Hainbat proiektu trantsiziozkoak diren bitartean, hiriko beste aktibitate ekonomikoekin bateragarriak, beste hainbatek konprosiso pertsonal handiagoa eskatzen dute.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia soziala
Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-09 | Enbata
Euskal Monetak mugaz gaindiko tresna amankomuna gogoetatzen

Euskal Monetak garapen handia ezagutu du azken urteotan Ipar Euskal Herrian. Europako tokiko moneta indartsuena bilakatu da. Sortu zenetik, Hego Euskal Herrira hedatzeko asmoa integratu zen proiektuan. Mugaz gaindiko tokiko moneta osagarri baten sortzea lantzen hasia da Euskal... [+]


2024-04-09 | Euskal Irratiak
Iñaki Etxeleku: "Gure estatutuek espekulazio merkatutik kanpo ezarri dute gure etxebizitza kooperatiba"

Bizitegi molde kooperatiboak zabalduz doaz Ipar Euskal Herrian. Euskal Hirigune Elkargoko azken biltzar nagusian Nicole Etxamendi, Itsasuko hautetsiak "Bizi lagun" kooperatibak kontutan hartu behar zirela eta alternatiba ona direla azpimarratu zuen.


Hazien lezioak, lan produktibo eta erreproduktiboak bereizteaz

Haziekin hamaika metafora eta hitz joko egin dira. "Zerbaiten hazia izan", "proiektu baten hazia erein", "etorkizunerako haziak"... esamoldeak ezagun zaizkigu. Zerbait berezia dute haziek.


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


Eguneraketa berriak daude