Nafarroako Antzerki Eskola (NAE) bere ateak ixtear da, gobernuak jasotzen zituen diru laguntzak erretiratu batizkio. 26 urteko lanaren ondoren, liburutegia eta dokumentazio zentrua itxi eta egitaraua bertan behera utzi behar izan dute. Javier Perez Eguaras eskolaren zuzendari teknikoak benetako arazoa borondate poltiko falta dela salatu du. "Lehentasunak aldatzen badira, gure arazoak badu irtenbidea", adierazi du.
Hala ere, oraindik badute esperantzarik. Pasa den abenduan, Nafarroako Gobernuak 1,4 miloi euroko diru saila aurkeztu zuen kultur erakunde ezberdinen artean banatzeko. Oraingoz, hortik laguntzaren bat jasotzea da eskolak bere jarduera berreskuratzeko duen aukera bakarretako bat.
Bestalde, Amaya Zarranz PPNko parlamentariak NAEren baliabideak eta esperientzia baliatuz Arte Dramatikoen Goi-Mailako Instituto bat eratzea propostau du, unibertsitate mailako ikasketen parekoa izango litzatekena. Foru Parlamentuaren hurrengo Osoko Bilkuran aurkeztuko du ekimena.