argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako 89 langile kaleratzeko asmoa du Accionak
  • Acciona multinazional espainiarrak 1.040 langile ditu Nafarroan. Haietako 89 kaleratzeko eta beste 193ri kontratua aldi baterako eteteko asmoa dute jabeek. Gaur aurkeztu duten erregulazio espedientea Madrilen.

Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko apirilaren 18a
Orotara 175 langile kaleratu nahi ditu Accionak.

Orotara 2.400 langile ditu Accionak. Zuzendaritzak haietako 175 kaleratuko ditu, eta kontratua aldi baterako etengo die beste 266 langileri.

Nafarroan hainbat lantegi ditu multinazionalak. Kontratua etengo zaien 193 lagunetako gehienek Barasoaingo eta Irunberriko plantetan egiten dute lan. Barasoaingo Acciona Windpower enpresan aerosorgailuak muntatzen dituzte, eta Irunberriko Acciona Blades-en aerosorgailuentzako palak fabrikatzen dira.

Zein lantegitako beharginak kaleratuko dituzten ez du oraindik jakinarazi Accionak.

Energia eolikoaren sektoreak azken hilabeteotan jasan duen bigarren kolpea izango da Accionarena, Iker Aranburu kazetariak Berria egunkarian nabarmendu duenez. Gamesak ia 250 langile bota zituen 2012. urtearen amaieran: 204 Nafarroan eta beste 39 Bizkaian.