Nafarroak eta EAEk “egokituta” ezarriko dute ‘Wert Legea’

  • “Tokian tokiko errealitatera” egokituko dute Nafarroak eta EAEk LOMCE legea. Martxan jartzeko datak “estuegiak” direla salatu dute bi autonomi erkidegoetako hezkuntza sailburuek.


2014ko urtarrilaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza sailburua. (Arg: noticiasdenavarra.com)

EAEko Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek intsumisioa egitea “ezinezkoa” dela esan du. Jakinarazi du Espainiak dioena bete bai, baina EAEk “euskal hezkuntza sistema” mantenduko duela. Bide beretik jo du Nafarroako Hezkuntza kontseilari Jose Iribasek; neurria “nafar erara” aplikatuko duela dio.

Aurreikusi bezala 2014-2015 ikasturtean indarrean jartzea “oso zaila” dela deritzote biek. Uriartek zehaztu du zergatik: “Hezkuntza Ministerioak ez du mugimendurik egiten”. “Etsigarria” da egoera, haren irudiko.

Bestalde, Iribasek curriculuma “gainkargatuta” dagoela salatu eta ezartzeko prozesua  “malguagoa” izan beharko lukeela aldarrikatu du.

IA-ren mobiliazio deialdiak

Ikasle Abertzaleak antolakundeak mobilizazioak deitu ditu otsaila eta martxorako EAEko eta Nafarroako hezkuntza sailburek hezkuntza erreforma “zapaltzaile eta merkantilizatzaileari" ezetz esan dezaten exijitzeko. Tartean greba orokorra deitu dute martxoaren 27rako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LOMCE legea
Batxilergoko bost modalitate ezarriko ditu Lomloe lege berriak datorren ikasturtean

Espainiako Gobernuak abenduan onartu zuen hezkuntza lege berria, eta 2022-2023 ikasturtean aplikatuko da bigarren hezkuntzako eta batxilergoko maila bakoitietan. DBHn, hautazko ikasgai gehiago eskainiko dira, eta batxilergoan, arteari lotutako bi modalitate eta beste modalitate... [+]


LOMLOE, trileroen jokoa

"... hezkuntzako gastu publikoa barne-produktu gordinaren gutxienez ehuneko 5 handitzea..." Alderdi sozialistak erabili ohi duen eta LOE aldatzeko Lege Organikoaren Proiektuan jasotako dialektika tranpati horren beste esaldi bat da. STEILASentzat, hezkuntzan inbertsio... [+]


2020-11-06 | ARGIA
Lomce legearen ordezkoak ez ditu diruz lagunduko ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeak

LOMLOEn, LOMCE ordezkatuko duen legean, zuzenketa bat onartu du Espainiako Kongresuak: diru laguntzarik ez ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeentzat. Neurriak EAEko eta Nafarroako hainbat ikastetxetan izango du eragina, baina horietako batzuek... [+]


LOMCE indargabetuko duen Hezkuntza Legeari argi berdea eman dio Espainiako Gobernuak

Hego Euskal Herriko ikastetxeetan eragingo duen Hezkuntza Legea onartu du Espainiako ministroen kontseiluak. Bertan behera geratuko dira LOMCEk ezarri zituen errebalida polemikoak eta ibilbide espezializatuak, eta Erlijioa ez da notarako izango, besteak beste.


Bizi ala iraun?

“Esan gezur bat mila aldiz. Errepikatu hitzez hitz. Handik gutxira ikusi, egia bihurtzen. Haien ahotan ikusi, egia bihurtzen.” Horixe abesten du Gorka Urbizuk Berri Txarrak taldearen kontzertuetan. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin gertatzen ari denaren... [+]


Eguneraketa berriak daude