Nafarroak bertsolaritza kultur intereseko ondare izendatu duela-eta, ekitaldia egingo dute Nafarroako Museoan

  • Nafarroako Gobernuak antolatutako ekitaldi irekia, asteazkenean 18:00etan hasiko da eta bukaeran bertso saio labur bat eskainiko dute museoaren atarian.


2018ko ekainaren 20an - 10:39
Julio Soto bertsolariak parte hartuko du ekitaldian.

Kultur Intereseko Ondasunaren izendapenaren aurkezpenean izango dira Ana Herrera kultura, kirola eta gazteria kontseilaria, Julio Soto bertsolaria, Alfredo Asiain ikertzailea eta Gontzal Agote Nafarroako Bertsozale Elkarteko ordezkaria.

Nafarroako Gobernuak ekainaren 6an bertsolaritza kultura ondasun izendatu zuen, ondare immaterialen kategorian. “Transmisioa bermatuta dagoela dirudi, orain arte eskolen bitartez ezarri diren ekintzei esker eta hizkuntzaren bilakaerari nahiz gizartean duen erabilpen eta presentziari lotuta dago”, adierazi zuen Herrerak.

Nafarroan oso ondo gorde izan da bertsolaritza eta presentzia handiena Nafarroako iparraldean du, euskarak bizitasun handiena izan duen lekuan.

Ondare materiagabeen arloan, Nafarroak onartutako seigarren Kultur Intereseko Ondasun izendapena da bertsolaritzarena. Aurretik, Lantzeko inauteriek, Ituren eta Zubietako inauteriek, Hiru Behien Zergak, Luzaideko Bolantek eta Cortesko makil dantzak jaso izan dute herrialdean ondare materiagabeak izan dezakeen babes mailarik gorena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
2024-04-09 | Bertsozale.eus
Apirilaren 25ean hasiko da Gipuzkoa Bertsotan, Eskoriatzan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea hastera doa: 20 saio jokatuko dira, bi itzulitara. 74 bertsolari ariko dira kantuan, eta horietatik 48 sailkatuko dira bigarren itzulirako; udazkenerako txartela, aldiz, 34 bertsolarik lortuko dute.


2024-04-08 | Cira Crespo
EUROPAKO TXIKI(TU)AK
Bertsolari ijitoak


Aroa Arrizubieta txapeldun

Manex Agirre txapelaren ertzean


Larunbatean izanen da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala

Gasteizko Printzipal Antzokian izanen da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala, 17:30ean. Ez da inoren estreinako aldia izango finalean.


Eguneraketa berriak daude