Nafarroak 626 milioi euro emango dizkio Estatuari, Madrilek 76 milioi inbertituko ditu Nafarroan

  • 626 milioi euroko sarrera eta 76 milioiko inbertsioa aurreikusten da Espainiako Estatuaren Aurrekontu Orokorretan. Ezberdintasuna inoiz baino handiagoa izango da, 550 milioi eurokoa.


2017ko apirilaren 24an - 11:45
Nafarroako Ubidearen obrak (Arg.: obrasespeciales.com)

Hitzarmen Ekonomikoaren bitartez Foru Erkidegoak Estatuko diru-kutxara bideratzen du lortzen dituen sarrera ez finantzario guztien %18, biltzen dituen bost eurotik bat, alegia. Aurten zifra 626,6 milioikoa izango da. Estatuak, berriz, %25ean murriztuko du Nafarroan inbertituko duena. 76,4 milioi inbertituko ditu eta horietako 45 izango dira Nafarroari itzultzeko AHTren obretarako Estatuari aurreratu ziona, Diario de Noticiasek jakinarazi duenez.

Honela, Nafarroak ematen eta jasotzen duenaren arteko ezberdintasuna maximo historikora helduko da aurten. Estatuarengandik gutxien jasoko duen erkidegoa Errioxa izango da (75,5 milioi euro), bigarren postuan Nafarroa egongo da (552 milioi euro) eta hirugarrenean Balear Irlak (148 milioi euro).

Egoera ez da berria, ordea. Estatuak Nafarroan egin dituen inbertsioak beti izan dira baxuak. Itoizko Urtegia, Esaren handitzea edo Nafarroako Ubidea bezalako azpiegitura handien obra publikoak izan dira finantzatutako proiektu bakarrak. Soilik Jose Luis Rodriguez Zapateroren agintaldiaren garaian apurtu zen joera, inbertsioa 200 milioitik gorakoa izan baitzen 2009an eta 2010ean. Mariano Rajoyren gobernuarekin, berriz, inbertsioa murrizten joan da urtez urte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aurrekontuak
6.355 milioi euroko aurrekontua lantzen ari da Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuak asteazken honetan onartu du 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua: 6.355 milioi euro. Horietatik 520 milioi finantza gastuetara bideratuko dira (%8,18). Orain arteko aurrekontu handienak dira.


EAEko aurrekontuak onartu dituzte EAJk eta PSEk, oposizioaren zuzenketa bakar bat ere kontuan hartu gabe

EAJko ordezkari Alaitz Zabalak adierazi du oposizioak ez duela konfiantzarik bere zuzenketetan.


2023-01-15 | Mati Iturralde
Zenbakiak

2023ko atarian, 2022ko zenbakiek protagonismo berezi bat hartzen dute; izan ere, urte aldaketarekin batera, beti saiatzen gara kontagailua zeroan jartzen. Errealitate likidoen aroan, zenbakiek ere gure aditasunetik desagertzen dira ―askotan izugarrizko abiaduraz―,  eta... [+]


2022-12-22 | Ahotsa.info
Nafarroako 2023rako aurrekontuek ez diote gizartearen pobretzeari aurre egiten, Eskubide Sozialen Kartak salatu duenez

Eskutitza osatzen duten erakundeek kontzentrazioa egin dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean, Aurrekontu hauei ez! Pobretzearen aurrean, erreforma fiskala lelopean.


Nafarroako inoizko aurrekonturik handienek ia erabateko adostasunez pasa dute zuzenketa fasea

Abenduaren 22an onartuko dituzte Nafarroako Gobernuko 2023ko aurrekontuak. Navarra Sumak izan ezik, gainerako alderdiek elkar zoriondu dute Legebiltzarrean erakutsitako adostasunagatik. Historiako aurrekonturik handienak izango dira Foru Erkidegoan: 5.749 milioi euro, 2022an... [+]


Eguneraketa berriak daude