argia.eus
INPRIMATU
Nafarroa osoan sarrerako seinaleak ele bitan jarriko ditu Gobernuak
  • Eremu ez-euskaldunean ere sarbideetako errepide kartelak euskaraz eta gaztelaniaz jarriko ditu Nafarroako Gobernuak.

ARGIA @argia 2016ko azaroaren 03a
Hiru eremuetan ele bitan izango dira errepide kartelak.

2006tik, Gobernua UPNren esku zegoen garaian, eremu euskaldunean eta mistoan Nafarroa sarrerako kartelak ele bitan ziren eta eremu ez-euskaldunean gaztelaniaz soilik.

Nafarroa Bai, EH Bildu, Ezkerra eta Ahal Duguren Gobernuaren arabera, UPNk ezarritako banaketa Euskararen Legearen aurkakoa zen.