Nafarroa Oinez badator Lesakara Tantirumairu ikastolaren eskutik

  • 3,5 kilometro luze eta lau gune dituen ibilbidea prestatu dute eta hainbat ekialdi izanen dituzte igandean.

Erran .eus @erran_eus
2017ko urriaren 13a
Tantirumairu ikastolako ikasle eta irakasleak, ikastola atarian.

Ate-joka dugu egun handia: urriaren 15ean, igandean, ospatuko du Lesakako Tantirumairu Ikastolak 2017ko Nafarroa Oinez besta. Azken prestaketa lanetan ari dira auzolanean herritarrak ibilbide erraz bezain atsegina atontzeko. Udalerriaren goikaldean kokatuko da eta 3 kilometro eta erdiko luzera izanen du, Lesakako industria eremutik nahiz baserri inguruetatik pasatzeko. Herriaren beraren isla. Bidean 4 gune topatuko ditu bisitariak (Arratzubi, Bertizenea, Biurgarai eta Uhartea) eta adin ororentzako moduko programazioaz gozatu ahal izanen du: kontzertuak, ostalaritza zerbitzua, bertso saioak, herri kirolak... Guztia Lesakako Tantirumairu ikastolak bertze erakin berri bat eraiki ahal izateko. Leloak berak ere horixe erran nahi baitu Lesakako ahozko hizkeran: bi eraikinekin ikastola bat osatu nahi du Tantirumairuk, bikin bat in.

Eraikin berri baten premian

1974an zabaldu zituen ateak Lesakako Tantirumairu Ikastolak 7 ikaslerekin. Ez zuten ez leku ez baliabide egokirik ere, baina gurasoen eta irakaslegoaren bultzadarekin aitzinera jarraitu zuten. 1988an Nafarroa Oinez egin zen herrian lehenengo aldiz eta Otxogorrienea izeneko etxea moldatu ahal izan zen. Egungo 101 ikasleentzat, ordea, eskas gelditu da eta eraikin berri baten premian bigarrenez Nafarroa Oinez antolatzea erabaki du Tantirumairu Ikastolak. Egungo eraikinak ez baitu zabalkuntzarik onartzen.

Hain zuzen ere, hauek dira egungo behar zehatzak: Jangela handiagoa behar da erosotasunez ikasle guziei bazkaria eman ahal izateko; laborategi bat; hezkuntza premiak dituzten haurrekin lan bereziak egiteko gela; talde bikoiztuak banatzeko gelak; eta bulegoak (xehetasunak dosierrean).

Baliabide horiekin ikaslea erdigunean kokatzen duen pedagogia berritzailearekin jarraitzeko bidea izanen luke ikastolak, eta batez ere, euskal kulturaren transmisioa gauzatzen segitu ahal izanen luke, Lesakako Nafarroa Oinezen asmoa horixe baita: Euskararen presentzia eta garrantzia aldarrikatzea Nafarroa osoan; Tantirumairu ikastolan auzolanean lanean segitzea, belaunaldiz belaunaldi gure hezkuntza proiektu propioa garatzeko Euskal Herriko gainontzeko ikastolekin batera; eta Lesakar eta Bortziritar guztiak euskara eta euskal kulturaren inguruan batzea.

Horregatik, bisitariari ere auzolanean aritzeko deia luzatu nahi dio Tantirumairu Ikastolak. Bestan ere laguntzeko jendea behar baitu Nafarroa Oinezek, eta izena eman ahal izateko webgunean atal berezia du zabalik: lagundu nahi?

 

Kanpoko gurasoei eta IKAri omenaldia

Euskal Herri kanpotik Lesakara etorri eta euren seme-alabak ikastolara eramatea erabaki zuten 12 familia omenduko ditu aurten Lesakako Tantirumairu Ikastolak Nafarroa Oinezen. Esker ona adierazi nahi die eguerdian Harriondoa Kultur Etxean eginen den ekitaldian.

Gainera, NIEK hala erabakita, IKA euskaltegi sareak ere jasoko du bigarren omenaldia euskalduntzean egindako lana txalotzeko. Horretarako, IKA ko kide eta euskaltzale sutsua den Sagrario Aleman izanen dugu omenaldian. Harekin batera Bortzirietako IKAko bi kide izanen dira; izan ere, urteak daramatzate gure eskualdean euskara sustatzen. 

Ekitaldi horretan ere Txikiak Handi manifestua sinatuko dute Aran bailaratik etorriko diren kideek. Izan ere, Nafarroa Oinezen Txikiak Handi ekimenak aurten Araneko Alejandro Casona ikastetxearekin eraiki du zubietako bat eta araneraren eta euren kulturaren aldarrian sinatuko dute Lesakan hitzarmena. Alide Sans eta Paulin Courtial Araneko musikariek  ere emanaldia eskainiko dute Lesakan.

 

Musika nonahi eta zeliakoentzako eskaintza berezia

Goizeko hamarretan eginen du eztanda Nafarroa Oinezek. Ikastolan eginen da irekiera ofiziala 100 lagun eta ordezkarirekin eta guneetan programazioa martxan paratuko da. Urte guzian zehar memoria eta sormena landu dugunez, besta egunean ere ardatz izanen da hori. Errate baterako, Oreka Tx eta Brun burdinola taldeak izanen ditugu gure artean, toberak eta burnia izan direlako Lesakako Nafarroa Oinezen urte osoko ikur.

Musika eskaintza, baina, ugaria bezain anitza izanen da. Gure eskualdeko taldeek ezin zuten huts egin: Petti, Borrokan eta Kalera taldeak izanen ditugu. Eta horiekin batera aski izen ezagunak: ISEO&Dodosound, Bad Sound System, Xutik, Oihan Vega, Gabenara, Trikidantz…

Musikarekin batera badira bertze hainbertze ekimen. Bertso saioak, haurrentzako emanaldi ugari, Larraindantza, herri kirolak, zumba, Erronka (egunean propio jokatzen den ikastolen arteko lehia)...  Adin orotarako moduko programazioa. Guzia, gainera, mugikorrean kontsultatzeko moduan, Euskaltelek eskainiko baitu debaldeko programazioaren app-a.

Aipatu ere aurten lehen aldiz zeliakoentzako janaria eskainiko duela Nafarroa Oinezek 2. gunean. Postu berezia kokatuko da talogileekin batera eta zeliakoentzako egokia den janaria prestatuko dute.

Gainera, zigarroen puntak botatzeko zakarrontzi bereziak egonen dira guneetan, eta bidean zehar eta erretzaileei bertan botatzeko eskaera egin nahi zaie.

Lehen aldiz Lila Puntua ere izanen du Nafarroa Oinezek. Genero eraso nahiz bertzelako generoari lotutako arazoei behar bezalako erantzuna emateko gunea da. Horrelako gertakarien aitzinean, berehalako erantzuna ematea hagitz garrantzitsua da, eta lila puntuak horretan lagun dezakeela sinesten dute antolatzaileek. Bidenabar, bertze behin ere oroitaraziz: ez beti ez dela. Baita Nafarroa Oinezen ere.

  

Trafikoa plan berezia

Lesaka bailara estu batean dago kokatuta. Horregatik, espazio eskasia kontutan izanik, garraio publikoa erabiltzearen aldeko deia luzatu nahi du Tantirumairu Ikastolak.

Dena den, urtero bezala aparkalekuak egokituko ditu ikastolak herri kanpoaldean eta ondoko herrietan. Horietatik ibilbidera joan ahal izateko autobusak ere paratuko ditu. Beraz, nahiz eta ibilbidetik urruti aparkatu, bisitariak ez du inolako arazorik izanen besta gunera hurbiltzeko.

Gainera, furgonetentzako eta autokarabanentzako aparkaleku bereziak atonduko ditu ikastolak herrian bertan. 4X4ko kotxeentzako aparkalekuak ere egokituko dira.

Bizikletaz ere etorri nahi dutenek aukera: Harriondoa Kultur Etxearen ondoan bizikletentzako gunea paratuko baita eta hor utzi ahal izanen dituzte.

Albiste hau Erran.eus atariak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu hona.

Kanal hauetan artxibatua: Nafarroa Oinez  |  Lesaka

Nafarroa Oinez kanaletik interesatuko zaizu...
2017-10-08 | Garazi Zabaleta
Eskola jasangarria helburu

Nafarroa Oinezeko prestaketen azken txanpan buru-belarri harrapatu ditugu Lesakako Tantirumairu ikastola eta bertako zuzendari Maria Luisa Etxeberria. Ikastetxean jasangarritasunari lotuta abian dituzten proiektuez galdetu diogu.


2017-08-31 | Erran .eus
11.000 zuhaitz landatuko ditu Lesakako Udalak 'Oinez Basoa' ekimenari esker

Nafarroako Ikastolen Elkartearekin eta aurtengo Nafarroa Oinez antolatu duen Tantirumairu ikastolarekin batera, 2015ean suten batek kiskalitako herri lurrak basoberrituko dituzte.


2016-10-17 | ARGIA
Milaka lagunek bat egin zuten Vianan ikastolen eta euskararen alde

Milaka lagun bildu ziren igandean Vianan “Hartu, tira, tenka” lelopean, bertako Erentzun eta Lodosako Ibaialde ikastolek antolatutako Nafarroa Oinez arrakastatsuan.


Arraroa noski
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Nafarroa Oinezeko Txikiak Handi egitasmoan hizkuntza gutxituen handitasuna aldarrikatu nahi dute.1992.urtean Vianako ikastolak antolatu zuen Nafarroa Oinez festa, eta, urte horretan, aski ezaguna izan zen bere “Lingua Navarrorum” abestia. Orduan, herrialde ezberdinetako pertsonek parte hartu zuten beraien hizkuntzan abestuz (alemanez, ingelesez, arabieraz, japonieraz…). 24 urte geroago, abestiaren eta bideokliparen bertsio berria egin nahi izan dute, oraingo honetan,... [+]


Hartu, tenka, tira!
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

2016ko Nafarroako ikastolen jai nagusia Vianan eta Lodosan ospatuko da. Hau da egun horretarako prestatu duten bideoklipa.


2015-10-21 | ARGIA
Adingabeen fiskaltza ikerketen emaitzen zain

Noticias de Gipuzkoa egunkariaren arabera, Fiskaltzak kontraesanak aurkitu ditu Nafarroa Oinezen sexu erasoa salatu zuen neskaren eta ustezko erasotzailearen ahotan. Ikerketen emaitzen zain dago orain.


2015-10-20 | ARGIA
Nafarroa Oinezeko sexu erasoagatik adin txikiko bat inputatu dute

Adingabeak fiskaltzan deklaratu du eta aske utzi dute Berria egunkariak jakinarazi duenez. Sexu erasoa salatzeko bilkura egingo da urriaren 21ean, Elizondon, 19:00etan.

 


20 urteren ostean Nafarroako lehendakaria Nafarroa Oinezen

Javier Otano izan zen Nafarroa Oinezera joan zen azken lehendakaria. 1995ean izan zen, Tuteran. Atzo, Uxue Barkosez gain, Nafarroako gobernuko kideak, parlamentariak eta politikariak ere hurbildu ziren Elizondon 34. Nafarroa Oinez ospatzera.


2015-01-21 | Estitxu Eizagirre
Zangozako Oinez Basoaren inaugurazioa argazkitan

Zangozako zabortegi zaharreko lurrean (La Celada parajean) 1.000 landare sartuz inauguratu zuten Oinez Basoa larunbatean. Protagonisten eskutik jaso dugu jada bosgarren basoa martxan duen proiektu honen berri. Argiak ere bere alea jarri zuen, Argia Egunean haziz eta buztinez eginiko nendo-dango bolaxkak han jaurti baitziren.


2015-01-14 | Estitxu Eizagirre
Larunbatean 1.000 zuhaitz landatuko dituzte Zangozako Oinez Basoan

Nafarroako Ikastolen Elkarteak eta bertako ikastolak antolaturik, Zangozako zabortegi zaharreko lurra berreskuratuko du basoak, “La Celada” deituriko parajean. Bertan jaurtiko ditugu Argia Egunean haziz eta buztinez eginiko nendo-dango bolaxkak ere.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude