"Nafarroa itzultzearen alde": latak eta botilak bueltatzeagatik saria

  • Retorna elkarteak Greenpeace, Ekologistak Martxan, Emausko Trapuketariak, 3 R Konpainia, Acción Clima eta Recircula elkarteekin batera Nafarroa, itzultzearen alde kanpaina martxan jarri du eta foru geografian barna ibiliko da hurrengo asteetan. Emausko Trapuketariak-eko Andoni Romeok esan duenez, “Nafarroako Hondakin Legea onartu berri denean, zirkulu-ekonomiaren sektoreak eta hainbat elkarte ekologistek prozesu hau lagundu nahi dugu, Nafarroa iraunkortasunarekin konprometituta dagoen lurralde bat dela erakutsiz”.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko uztailaren 04an - 09:21

"Nafarroa, itzultzearen alde" kanpaina bihar eta etzi Altsasun eta Etxarri Aranatzen izanen da, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Eramaten diren lata eta botila bakoitzeko 10 zentimo emanen dituzte. Edarien ontziak erositako dendetara bueltatzearen alde egin nahi da.

Nafarroako Parlamentuak onartu berri du Hondakinen Legea.  Han jasotako neurrietako bat da nafarrek edarien ontziak erosi dituzten dendara bueltatu ahal izanen dituztela. Horrela, ez da ez latarik ez botilarik galduko eta denak birziklatu eta berrerabili ahalko dira. Neurri horrek Nafarroa estatuan iraunkortasun, berrerabiltze eta birziklatze eredu izatea lortu nahi du.

Edarien ontziak dendetara bueltatzeko sistema hori munduko 40 herrialdeetan eta eskualdeetan (Alemania, Eskandinavia, Kalifornia, Australia…) dago martxan eta edari-ontzien % 99 berreskuratzea lortzen dute, kaleetan, basoan, hondakindegietan edo itsasoan bukatu beharrean. Europako Batasuna ere edari ontziak dendetara bueltatzearen aldeko apustua egin du.

"Mundu osoko biztanleriaren % 80ak baino gehiagok begi onez ikusten du ontziak dendara bueltatzea. Eta Nafarroan berdina gertatuko da. Erreferentea izan den eta gaur egun ere hala den eskualde bat da, eta bultzatu nahi dituen neurriekin, izaten jarraituko duena” esan du Miquel Rosetik, Retorna elkarteko zuzendariak.

Kanpaina

Aipatu elkarteak Greenpeace, Ekologistak Martxan, Emausko Trapuketariak, 3 R Konpainia, Acción Clima eta Recircula elkarteekin batera Nafarroa, itzultzearen alde kanpaina martxan jarri du eta foru geografian barna ibiliko da hurrengo asteetan. Emausko Trapuketariak-eko Andoni Romeok esan duenez, “Nafarroako Hondakin Legea onartu berri denean, zirkulu-ekonomiaren sektoreak eta hainbat elkarte ekologistek prozesu hau lagundu nahi dugu, Nafarroa iraunkortasunarekin konprometituta dagoen lurralde bat dela erakutsiz”.

Kanpainako sustatzaileek herriz herri edarien latak eta botilak hartzen dituen makina bat eramanen dute. Halako bat sartzen den bakoitzeko makinak 10 zentimo emanen ditu. Gutxi barru gauza bera egin ahal izanen da dendetan, edari ontziak eraman eta trukean txanpona jaso. Sustatzaileek diotenez, eredu horrekin "dena birziklatu eta berrerabiliko da, zirkulu-ekonomiari esker".

Albiste hau Guaixe-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
Plastiko-fabrikatzaileek iruzur egin dutela erakusten du txosten batek

Sektoreko enpresek hamarkadak daramatzate praktika sustatzen, nahiz eta ebidentziak izan ez dela bideragarria, Center for Climate Integrity-ren ikerketa baten arabera.


Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


Aierdik dio Artaxoan ez zela jaso behar Gipuzkoatik zetorren inongo hondakin likidorik

Artaxoako konpostatze plantara Gipuzkoatik Nafarroara bidalitako lixibiatuek Nafarroako Gobernuko eta Gipuzkoako Diputazioaren arteko hika-mika piztu dute. Ostegun honetan Jose María Aierdi kontseilari nafarrak gaitzetsi egin ditu atzo José Ignacio Asensio diputatu... [+]


Eguneraketa berriak daude