Nafarroa eta Aragoi artean bost meategi zabaltzeko proiektuan herritarren parte hartzea ziurtatzeko plana eskatu dute

  • Nafarroa eta Aragoiko hainbat alderdi politiko, sindikatu, talde ekologista eta gizarte esparru askotako elkarte eta ehunka hautetsik bat egin dute potasa meategien aurkako plataformarekin, eta bi erkidegoetako gobernuei eskatu diete Nafarroako ekialdearen eta Zaragozako probintziaren artean Geoalcali enpresak aurrera daraman “Muga meategia” proiektua etenarazi dezatela, herritarren eta gizarte eragileen iritzia kontuan hartuko dela bermatuko duen parte hartze plan bat abiarazi bitartean.  


2016ko ekainaren 02an - 16:54
Muga meategiaren lanetako irudia (Arg.: Geoalcali).

Parte hartze planak enpresak Nafarroa eta Aragoin dituen meatzaritza proiektu guztiak har ditzan eskatu die halaber. Gogorarazi dutenez, plan erraldoi horrek bost meategi irekitzea aurreikusten du, eta 550 kilometro koadroko eremuari eragiten dio Nafarroa, Zaragoza eta Huescako lurretan.  

“Egitasmoak 34 udaletako ehun herri baino gehiagori eragiten die”, adierazi dute, “50.000 lagun bizi diren eremu batean. Eraginetako batzuk Iruñetik oso gertu izango lirateke, beste batzuk Esako urtegitik oso distantzia laburrera”.  

Alarmak piztu ditu Muga proiektuak

Zangoza eta Xabierko lurretan gauzatzen ari den Muga proiektuak alarma sozial handia piztu duela azpimarratu dute eskariaren egileek. Haren aurkako alegazioak aurkeztu dituzte hainbat udalek, baita talde politiko eta sozialek eta banako ugarik ere.

Zalantza eragin duten gauzen artean, aipatu dituzte enpresaren proiektuak sismizitateari buruz dituen gabeziak, Esako urtegiaren segurtasuna, inguruko sistema hidrologikoaren gaineko eraginak eta meategiak ekarriko lukeen trafiko astunaren gorakada –1.000tik gora kamioiren joan-etorria egunero–.

Herritarren parte hartzea ez dela benetan ahalbidetu salatu dute

Gogor kritikatu dute orain arteko prozeduran herritarren parte hartzeari eman zaion tarte eskasa. Esan dutenez, proiektua publikoki agertu da hilabetez baina legeak eskatzen dituen aurretiazko kontsultak egin gabe. Agerpen publikorako epean udako hilabete batez 6.000 orrialdeko agiria herritarren esku jartzera mugatu zirela ere salatu dute.            

Nafarroako Gobernuak eskatuta, Geoalcali enpresak berak Muga meategiaren egitasmoari buruzko parte hartze plan bat jarri du martxan; aurkarien esanetan, plan horren helburua ez da benetako eztabaida sustatzea, proiektuaren aldeko atxikimenduak biltzea baizik. Enpresak, bestalde, bere webgunean nabarmendu du zuzeneko 800 lanpostu eta zeharkako 3.500 sortuko dituela meategiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


2024-03-31 | Itxaro Borda
Open Bar

Ikusi ditugu alimaleko traktoredun nekazariak, bideak, zubiak, mugak blokeatzen, eta bihotzak “krak!” egin zigun elkartasunez, geu ere laborari haurrak garelako eta anaiak, oraino, etxaldeak aitzina eramaten tematzen direlako. Manifestariak entzun ditugu normak... [+]


Energia berriztagarria Aragoitik Gatikaraino eramateko linea elektrikoen zama

Energia berriztagarria sortzeko proiektuek aurrera egin ahala, horien elektrizitatea garraiatzeko linea proiektuak ere azaleratzen ari dira. Horietako batzuk, adibidez, Nafarroa, Araba eta Bizkaia zeharkatzen dituzte.


Eguneraketa berriak daude