Nafarroa Bizirik Nahi Dugu manifestua, beste gizarte eredu baten alde

  • Aldaketaren Gobernua osatzen duten alderdi politikoei “beren hitza bete eta Manuel Ayerdi Olaizola jaunak zuzentzen duen garapen ekonomikoaren sailaren zuzendaritza eta norabidea aldatzeko” eskatu dute sinatzaileek.

Prentsaurrekoa eman dute ekainaren 10ean Nafarroa Bizirik Nahi Dugu manifestu berria aurkezteko.

2017ko ekainaren 12an - 10:11

“Nafarroako Gobernuak lurralde antolaketaren eta bertako garapen sozio-ekonomikoaren arloan daraman norabidea salatu nahi dugu. Agintea hartu zuenetik hartutako erabakien eta erakutsitako jarreraren aurrean, aipatutako elkarteok egindako hausnarketa da salaketa honen jatorria”. Honela hasten da ekainaren 10ean Iruñeko Etxabakoitz auzoan emandako prentsaurrekoan aurkeztutako manifestua. Ez kasualitatez leku horretan, horixe baita AHTaren trenbide sare berriaren barruan estazioa eraikiko duten gunea.

Dokumentuaren sinatzaileek diote “teknikari eta zientifikoek azaltzen dituzten argudio sozial eta ekologikoei, hainbat elkarte eta arlotako pertsonak gero eta indar gehiagorekin diotenei entzungor eginez, Gobernuak kapitalaren logikari eta beronen zerbitzura dagoen kazikismoari men eginez jarraitzen duela, ingurumenaren eta gizartearen kaltetan”, eta gogora ekarri dituzte administrazio eta erakunde desberdinek azken urteotan Nafarroan aurrera eramandako proiektuak. Aldarrikatzen dute “posible dela” Nafarroako garapen eredua aldatzea aintzat hartzen badira 2011ko maiatzaren 18an argitaratu zen Nafarroa Bizirik Nahi Dugu manifestuan jasotako irizpideak (ikusi 2011ko manifestu osoa).

Manifestu berriaren sinatzaileak:

Sindikatuak:

Confederación General del Trabajo (CGT-LKN Nafarroa)

Eusko Langileen Alkartasuna (ELA Nafarroa)

Ezker Sindikalaren Konbergentzia (ESK Nafarroa)

Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB Nafarroa)

 

Ingurugiro arloko taldeak:

AHT Gelditu Elkarlana

Aroztegia eta Gero Zer?

Asamblea Bellota Libertaria (Tafallaldea)

Asociación Acción Clima

Asociación Naturalista Astigarro/Baldorbako Naturzaleak

Bardenas Ya

Compañía de las 3 Erres

Coordinadora ínter-pueblos contra la Especulación de la Energía Eólica de la Zona Media

Coordinadora Monte Alduide (Zilbeti Bizirik y Mendiaundi Bizirik)

Ekologistak Martxan Nafarroa

Eusko Lurra Fundazioa

Kalaxka (Larraun)

Plataforma Contra la Línea de Alta Tensión Orkoien-Ezkabarte

Plataforma No a las Minas de Potasa en Bal d´Onsella y Sierra del Perdón

Plataforma Ribera + Centrales No

Plataforma Ribera por el Tren Social. No al TAV

Salvemos el Ega Bizirik

Sos Alkerdi (Urdazubi/Urdax)

Sustrai Erakuntza


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako Gobernua
Opus Deiren bi ikastetxe segregatzaileri DBHko ituna kenduko die Nafarroako Gobernuak

Miravalles-Redin eta Irabia-Izaga ikastetxeek 1965az geroztik dauzkate ikasleak banatuta.


Estatuaren biolentziaren 41 biktima onartze bidean da Nafarroako Gobernua

Asteazken honetan prozesu horren berri eman du Martin Zabalza motibazio politikoko Biktimen Aitortzarako eta Erreparaziorako Batzordeko lehendakariak. Ostegunean, Egiari Zor Fundazioak eta Nafarroako Torturatuen elkarteak pauso garrantzitsua dela adierazi dute Iruñean... [+]


Aierdik dio Artaxoan ez zela jaso behar Gipuzkoatik zetorren inongo hondakin likidorik

Artaxoako konpostatze plantara Gipuzkoatik Nafarroara bidalitako lixibiatuek Nafarroako Gobernuko eta Gipuzkoako Diputazioaren arteko hika-mika piztu dute. Ostegun honetan Jose María Aierdi kontseilari nafarrak gaitzetsi egin ditu atzo José Ignacio Asensio diputatu... [+]


2024-01-18 | ARGIA
Nafarroako Gobernuak Baztango Erdiz inguruan magnesita meategia eraikitzeko plana onartu du

Nafarroako Gobernuak asteazken honetan onartu du proiektua udalerriz gaindiko eragina duen plan modura (UGEP), eta horren ondorioz, Magnesitas Navarras SAk 25 urtez ustiatu ahal izango du Erdizen ireki nahi duen meatzea.


Eguneraketa berriak daude