Hamar nafarretik lauk uste dute gobernuari denbora gehiago eman behar zaiola, NUPen inkestaren arabera

  • Nafarren %42,2k Uxue Barkos presidentearen gobernuari denbora utzi behar zaiola uste dute, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eginiko barometroaren arabera. Erkidegoko hauteskundeak gaur egingo balira UPN izango litzateke lehen indarra eta EH Bildu eta Geroa Bai bi eta hirugarrenak.

(Arg.: navarra.es)

2016ko abenduaren 06an - 12:54

Barometroaren arabera UPN izango litzateke lehen indarra Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak orain egingo balira. Hamabost eserleku lortuko lituzke, egun dituenak. Erkidegoko bigarren eta hirugarren indarrak EH Bildu eta Geroa Bai izango lirateke, eserleku kopuru berdinarekin, zortzi edo bederatzi. Inkestak PSN kokatzen du laugarren tokian zazpi eserlekurekin, eta Podemos bosgarren, seirekin. PPk hiru izango lituzke eta Izquierda-Ezkerrak bi. Ciudadanos alderdia ez litzateke parlamentuan sartuko.

Gobernuaren balorazio orokorra egiteko ere balio izan du inkestak: hamarretik 4,92 nota lortu du. Inkestatuen %42,2k gobernuak arazoak konpontzen dakiela uste du baina denbora gehiago behar duela, %32k ez dakiela nola egin aurre, %21,3k gobernua Nafarroako arazoez jabetzen dela uste du eta %4,4k uste du gobernua ez dela ari Nafarroako arazoak konpontzen.

Politikarien balantzea

Bestalde, Uxue Barkos presidentea Nafarroako lider politikorik baloratuena da, 4,98ko notarekin. Talde parlamentarioetako bozeramaileen artean ere Geroa Bai nagusitzen da, Koldo Martinezek 4,7ko balorazioa baitu. Kalifikazio txarrena, berriz, PPko Ana Beltránek du (3,6).

Nafarrentzat langabezia da arazo nagusia (%45,4) eta bigarrena politikariek (%18,6). Bigarren mailan, arazo ekonomikoak eta osasun arazoak daude (%2,5). Inkestaren arabera, nafarren %51,9k bertako egoera ekonomikoa erdipurdikoa dela uste dute, 19,9k ona eta 14,6k txarra. Muturretan %6,8k oso ona dela dio eta %5ek oso txarra dela.

Identitate sentimenduaz

Inkestaren arabera, nafarren %25,9 Euskal Autonomia Erkidegoarekin batuz erkidego bakarra osatzearen alde dago eta %74,1 aurka. Inkestak identitate sentimenduez ere galdetu du, %45,1 nafar sentitzen dira; 20,1 euskaldun eta nafar; 8,9 espainiar; 8,6 euskaldun, nafar eta espainiar; 5,4 euskaldun; eta 5,1 europar.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako politika
Estatuaren edo eskuin muturreko taldeen lehen hamabi biktima onartu ditu Nafarroako Gobernuak

Eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen lehen hamabi aitorpenak egin ditu Nafarroako Gobernuak. Beste hirurogei espediente aztertzen ari da.


Forestaliaren lau goi-tentsioko lineari helegitea jarri die Nafarroako Gobernuak

Asteazkeneko gobernu bileran hartu zen erabakia eta horren ondorioz, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Forestalia konpainiari emandako baimenen aurkako helegitea jarriko du foru gobernuak.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


Asiron: “Iruñeko eredua esportagarria dela erakutsi behar dugu”

Larunbatean 100 egun bete ziren Joseba Asiron aginte makilaz jabetu zenetik, abenduaren 28an, Iruñeko Udalaren historiako lehendabiziko zentsura mozioaren bitartez. Lasai hartu du Euskalerria Irratia udaletxeko Harrera Aretoan, egindako lanaz harro. “Hiru hilean... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Eguneraketa berriak daude