Nafar Telebistak emititzeari utzi dio

  • Langileek eman dute Nafar Telebistaren egoera ekonomiko jasanezinaren berri. 14:30etako ohiko albistegia baliatu dute despeditzeko. Urte eta erdi aritu dira emititzen.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko urriaren 19an - 16:23
Langileek eman dute itxieraren berri eguerdiko albistegian.

"Ez-ohiko albistegia dugu gaurkoa. Langile guztiok batu gara, Nafar Telebista itzali eginen dela esateko", hala adierazi du Nafar Telebistako albistegietako aurkezleak, Susana Errozek. "Egoera ekonomiko jasanezinean gaudelako emititzeari utzi eginen diogu", esan du. Urte eta erdiz aritu dira emititzen. "Agur bat baino, gero arte bat izatea espero dugu", gaineratu du despedidaren unean Errozek langile guztien izenean. Betiko itzaltzea baino, proiektuak aurrera segitzeko esperantza dute langileek. Eskerrak eman dizkiete urte eta erdi honetan ikusle izan dituztenei eta babesle guztiei.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Telebista
Lodiek ez dute lekurik film eta telesailetan

Nahiz eta herritarren erdia baino gehiago "normopisua" delakotik gora egon, film eta telesailetako pertsonaien %3,3ak baino ez ditu gorputz horiek ordezkatzen. Apenas dagoen pertsonaia gizenik, eta dagoenean, sarri bere gizentasuna du trama nagusi, bereziki emakumea... [+]


Nerabeek ez lukete egunean ordubete baino gehiago igaro behar pantaila aurrean, ohartarazi dute

Espainiako Estatuko 12 eta 17 urteko gazteek sarean sei ordu baino gehiago pasatzen dituzte egunean, eta bost gaztetik batek pantailekiko menpekotasuna garatzeko arriskua du, dio Somos Conexión telekomunikazio kooperatibak. Udako oporretan haur eta gazteek pantaila... [+]


2023-05-12 | Sustatu
Casting deia musean aritzeko euskarazko telebista saio baterako

Kanaldude Nafarroa Behereko tokiko telebistak duela gutxi berritu du webgunea, eta hedapena zabaltzea erdietsi ere; eta orain beste mugarri interesgarri bat probatzera doaz: Mus lehiaketa bat telebista emankizun moldean antolatua. Bikote bila casting irekia deitu dute, Euskal... [+]


2023-05-05 | Euskal Irratiak
Etxeko telebistetara jauzi egin du Kanaldudek eta webgunea berritu dute

Kanaldudek internetetik gure etxeko telebistetara jauzi egin du. Oraindik goiti, Free, Bouygues eta Orange internet hornitzaileen telebista boxen bidez ikusten ahalko da. Orain lanean ari dira SFR-en bidez ere ikusi ahal izaiteko. Horrez gain, webgune berria estreinatu dute... [+]


Eguneraketa berriak daude