argia.eus
INPRIMATU
NaBai zerrendak osatzen hasi da, EA kanpoan utzita
  • EAJ, Aralar eta talde independenteak NaBai koalizioaren hauteskunde-zerrendak osatzen hasi dira, Eusko Alkartasuna (EA) –oraingoz behintzat– kanpoan utzita. Koalizioko hiru alderdiek Pello Urizar EAko idazkari nagusiari gutun bat igorri diote. EA koalizioan onartu ahal izateko baldintzak jaso dituzte idatzian: Batetik, EAk baliogabetu egin beharko lituzke ezker abertzalearekin hitzartutako akordioetan Nafarroari dagozkion konpromisoak; eta bestetik, Nafarroan "Batasunarekin beste adierazpenik zein eszenifikazio bateraturik ez egitea, eta konpromisorik ez hartzea" eskatuko litzaioke.

2011ko otsailaren 03a