argia.eus
INPRIMATU
Martxoaren 15ean eginen dute Uharten N-121-A errepideko bide-segurtasuna hobetzeko eskatuz hurrengo protesta
  • Otsailaren 28an Beran egindako mobilizazioaren ondotik, hurrengoa Uharten eginen dute. Hasieran, ortziralean egitekoa bazen ere, azkenean, igandean, martxoak 15, eginen da, 19:00etatik 20:00etara.

Erran .eus @erran_eus 2020ko martxoaren 10
Beran egindako mobilizazioan eskualdeko udal ordezkariak pankarta eskuetan. (Argazkia: Erran)

N-121-A eta PA-30 errepideetako bide-segurtasuna hobetzeko baldintzak aldarrikatzeko egin dute deialdia. Uharte eta Esteribar udalerriak elkartzen diren puntuan (Orreaga etorbidea, 20) hasiko da ibilbidea eta Intxaurdia kaleko 14. zenbakiraino joan ondotik, Irunerako erreian barna hasierako puntura itzuliko dira. Mobilizazioa «isiltasunean» eta pankarta eskuan eginen dutela adierazi dute.