Muxutruk.net sortu dute, nahi duzuna eman edo hartzeko webgunea

  • Zerbitzuak, objektuak, elikagaiak, tailerrak... hartu edo eman daitezke, nahitaez trukerik egin behar izan gabe. Kontsumo gizartearen aurkako alternatiba gisa sortu dute webgunea.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko uztailaren 05an - 15:37

“Kontsumo gizarte honetan erosi, bota, erosi zikloa guztiz errotuta daukagu”. Hala diote Muxutruk.net webgunearen sortzaileek. Eta, preseski, horri aurre egiteko sortu dute Muxutruk ataria, bakoitzak nahi eta ahal duena eman edo jasotzeko. 

Askotarikoak aurki daitezke bertan: arropa, lanerako tresnak, elikagaiak, liburuak, ikastaroak, rokodromoak, konponketa zerbitzuak... Zerbitzu ala objektu bakoitza non dagoen ere zehaztuta dago, eta eskaera egiteko formulario bat ere bai. Zerbait eskaintzeko izena eman beharra dago webgunean bertan. Zehaztu dutenez, gainera, ez du zertan truke bat izan behar: eman daiteke jaso gabe, eta eman gabe jaso. Eta guztia, noski, muxu truk. 

Sortzaileen oharra: 

Zeinek ez ditu jantzi bere arrebak edo anaiak erabilitako galtzak, edo zeinek ez ditu erabili zahartxeagoa den lehengusuaren eskola liburuak? Askori sobratzen zaizkigu kalabazinak udan eta azak neguan, bertze aunitzei aldiz erabiltzen ez dugun bizikleta armiarma sarez josten zaigu. Ez da gauza berria, horrelako egoeren aurrean bizilagunari edo edozeini gure gauzak eskaintzea. Aunitzetan ordea, irtenbiderik gabe usteldu edo bertzerik gabe armairuko xoko batean gelditzen dira betiko, bertze norbait gauza horiek erosten ari den bitartean. 

Ideia horretatik sortzen da Muxutruk, gutako bakoitzak dauzkan gauza horiek eman edo utzi ahal izateko tresna izan nahirik. Baina, gauza materialetara mugatu gabe, edozer gauzagatik ordaindu behar den mundu honetan, aldi berean dena eman daitekeela uste baitugu. Zergatik ez eman masaje bat? Edo konponketa zerbitzu bat? Edo kontzertu bat? 

Kontsumoaren gizarte honetan erosi, bota, erosi zikloa guztiz errotuta daukagu. Kontratu esklabuen menpe bizi gara kate horrek etenik izan ez dezan, lana eta aisialdiaren arteko muga oso garbi gelditzen delarik. Beste bizi eredu bat eraiki nahi dugu, bertan bakoitzak egitea gustokoen dituen lanak eskaintzeko aukera izanen du. Bakoitzak erabaki dezala zer egin nahi duen, noiz, zenbat eta nola. Azken finean, lana, gustura egiten denean plazer bat baita. 

Bilatu armairuetako xokoak, hasi ganbarako trasteei begirada bat ematen edo apaletako liburuei hautsa kentzen. Ziur gauza horiek guztiek bigarren bizitza bat izan dezaketela. Jarri praktikan zure gaitasunak, eskaini norbaiti zure jakintza eta egin ezazu lana plazerretik. Bakoitzak ahal duen neurrian nahi duena eman eta har dezala. 

Ongi etorri dirurik eta pribilegiorik gabeko, akatsez beteriko harreman sarera.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Internet
Euskarazko Wikipedia genero desoreka gainditzeko lanean

Historikoki egin diren entziklopedia gehienetan gizonezkoek leku handiagoa izan dute emakumezkoek baino. Wikipedian ehunekoa handiagoa bada ere, desoreka nabaria da. Gauza bera gertatzen da euskarazko Wikipedian ere. Hala ere, egoera horri buelta eman nahian ari dira wikilariak.


2024-03-22 | Sustatu
Googleri 250 milioi euroko isuna jarri diote Frantzian

Frantziako Lehiaren Agintaritzak Google-ri 250 milioi euroko isuna ezarri dio, merkatuaren lehiaren urraketa larriengatik, publizitate digitalaren sektorean egindako jarduerak direla-eta.


Google Analytics-en alternatiba librea den Matomo euskaraz erabil daiteke

Webguneen arduradunek beren bisitarien trafikoa aztertu nahi izaten dute, baina horretarako gehien erabiltzen den Google Analytics tresnak pribatutasun eta lege arazoak ditu. Alternatiba etikoago bezala gehien erabiltzen den Matomo software librea euskaratu du Iametzak.


Nola erabiltzen dituzte gazteek bideo-jokoak, sare sozialak eta joko plataformak?

11-16 urte bitarteko gazteen %23ak dio etxean ez dietela inongo kontrolik ez araurik ezartzen, mugikorraren, bideo-jokoen edo bestelako teknologiaren erabilerari lotuta. Nafarroako Ikastolen Elkarteak egindako ikerketaren emaitzetako bat da: “Gazteak digitalki hezten ari... [+]


Kristinn Hrafnsson Assangeren emaztea: "Estraditatzen badute, hil egingo da"

Otsailaren 20an eta 21ean Erresuma Batuko Justizia Auzitegi Gorenak erabakiko du Julian Assangeren estradizioak bide librea duen ala ez. Teorian bederen, hori izango da azken aukera juridikoa kazetari australiarra AEBetara estraditatuko duten ala ez erabakitzeko.


Eguneraketa berriak daude