argia.eus
INPRIMATU
18.000 urteko bisontearen garezurra topatu dute Mutrikun
  • Mutrikuko (Gipuzkoa) Kiputz IX aztarnategian aurkitu duten bisonte garezurra duela 18.000-19.000 urtekoa da. Estepako Bisontea da, eta Iberiako Penintsulan ez dago halako beste garezurrik, osorik ez behintzat. Bisontea Mutrikuko leize batera erori zen; eskeletoa apurtu egin zen, baina Aranzadi elkarteko kideek hezur zatiak bildu (2006an topatu zituzten) eta elkar itsatsi dituzte, kaskezurra osatu arte.

2011ko urriaren 06a
Mutrikun aurkitutako garezurra.

Aztarnategian pieza gehiago aurkitu dituztela adierazi du Pedro Castaños Aranzadiko paleontologoak. Besteak beste, egoera onean dauden elur oreinen eskeletoak topatu dituzte. "Espezie horretan penintsulan dagoen bilduma garrantzitsuena izango da", esan du Castañosek.