argia.eus
INPRIMATU
“Musutruk filma” aurkeztu dute Donezteben euskara ikasteko kanpainaren baitan
  • Bortzirietan eta Malerrekan erroldatutako biztanleak euskara ikastera bultzatzea da film honen helburua.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko irailaren 06a
Zubietako alkatea,Arantzako alkatea eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakaria, Iturengo alkatea, Etxalarko alkatea, Doneztebeko zinegotziak eta Igantziko alkatea.

 Prentsa agerraldian azaldu dutenez Bortzirietako eta Malerrekako herritarrek, euskara doan ikasteko aukera izango dute 2018-2019 ikasturtean.

Malerrekako Mankomunitateak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, matrikularen %100 ordainduko dute ikasleek aprobetxamendu egokia ziurtatzen badute.

Nabarmendu dutenez, “bi eskualdeetan euskara asko erabili arren, ezagutza ez da unibertsala, %20k ez baitu ongi menperatzen”.