Musika uholdea Arrasaten, Elkartasun Egunean

  • 2006an estreinakoz antolatu zenetik, Arrasaten urteroko hitzordua da euskal presoen eta errefuxiatuen aldeko Elkartasun Eguna. Eskema ez da inoiz aldatu; beti musika izan du aldarrikapenaren bitartekari nagusi. Aurten ere 20 musika talde arituko dira, irailaren 13an, herriko beste horrenbeste tabernatan. Horrez gain, umeen gunea, bazkaria eta Gaztetxeko emanaldi erraldoia ere prestatu dituzte.


2014ko irailaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Elkartasun Egunaren kartela.

Arrasateko Portaloira elkartea euskal preso politiko eta iheslarien eskubideen alde diharduen plataforma irekia da. Bertara batutako gazte batzuen ekimenez, aspaldi herrian egiten zen Insumiso Eguneko formula berrartzea erabaki zen orain 9 urte: herriko ahalik eta taberna gehienetara helburu baten aldeko musika emanaldiak eramatea. Tabernariek eta herritarrek gogotsu hartu zuten ekimena eta urtez urte parte-hartzaileen kopurua handituz joan da. Ez hori bakarrik; azken urteotan umeen gunea eta bazkari herrikoiak ere batu dira egitaraura.

Elkartasun Eguna lehen aldiz antolatu zenean 16 arrasatear zeuden preso; egun 7 herritar daude giltzapean eta hainbat iheslari ere badira. Gaur egun Elkartasun Eguna izeneko talde irekiak antolatzen ditu egunaren nondik norakoak, eta berorren partaideek argi dute preso politikoen zein iheslarien eskubideen alde egiten jarraituko dutela, halako ekintzak antolatuz eskaera hori are eta gehiago gizarteratzeko.

Punk musika nabarmen

Arrazoiek eta leloak berak izaten jarraitu dute, eta Arrasateko topikoetatik tiraka punk, Oi! eta antzeko kale doinuak izan dira nagusi egun horretako musika eskaintzan. Ez beti arratsaldeko  tabernatako egitarauan, baina bai egunari bukaera ematen dion emanaldi handian. The Business, Frontkick, Die Walter Elf, Anti-Nowhere League... izan dira Monterron parkea, Iturripe pilotalekua zein Gaztetxea helburu jakin baten aldeko musika zalez bete dituztenak.

Baina arratsaldeko egitaraua da jende gehienaren arreta erakartzen duena eta herrian giro handiena pizten duena: batez ere halako taberna kopuru handia batzea eta zer esanik ez urtean zehar emanaldirik antolatzen ez diren guneak izanda gainera. Orain arte kontzertuak arratsaldez izan dira, baina aurten vermoutharen orduan ere lau kontzertu egingo dira.

Aurtengo eskaintzari dagokionez, punk eta Oi! talde dezente badiren arren –ezagunagoak eta ezezagunagoak tartean–, folka eta punka batzen dituztenak, blues proposamenak, rockeroagoak, bakarlariak eta hardcore zein thrasha lantzen dutenak ikusi eta entzun ahal izango dira. Arrasatekoak hein batean, baina baita Algorta, Iruñea, Lazkao, Gernika eta beste herri askotakoak. Gaueko ginda, berriz, arrasatear beteranoek osatuko dute: Los Galerna rock talde instrumentala, The Potes folk sasikumea (???), Repelencia nerabeen punk taldea eta Elkartasun Taupadak izenpean RIP taldearen kantuak eskainiko duen laukote aski ezaguna.

Hainbat ohe huts diskoa kalean

Musikarekin jarraituta (ezin bestela), aurtengo edizioak beste berezitasun nabarmen bat izango du. Marixol Iparragirre eta Mikel Antza presoek idatzitako hitzak musikatu eta Noranzka bakarra kanta sortu dute Arrasateko hainbat preso ohien parte-hartzearekin. Kantu hori eskuratu ahal izango da Sala anaiek, Maguk eta Pepinek akustikoan grabatutako Des-Kontrol, Dirty Acoustic Brothers, Enboskada eta Pantxoa eta Peioren zortzi kanturekin batera. Horiek guztiak batzen dituen lana 'Hainbat ohe huts' da eta astean jarri da salgai.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Zuzeneko kronika
Behin baziren baionar batzuk...

Willis Drummonden agur besta

Non: Intxaurrondoko kultur etxean, Donostian

Noiz: Urtarrilaren 5ean

Gonbidatuak: Zetkin, Elvis Caino DJ, Indezen DJ eta Zumitrenko DJ.

------------------------------------------------

... esango dugu noizbait. Joan ikustera, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude