argia.eus
INPRIMATU
Musika-hiztegia kaleratuko du aurki Elhuyarrek

2007ko martxoaren 30

Elhuyar Fundazioak egitasmo zabalago baten aurreneko urratsa aurkeztu zuen atzo (29): musika-notazioari eta orkestra sinfonikoari buruzko bi horma-irudi, euskaraz. Lan hori Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmenaren emaitza izan da. Helburua musika-hiztegi zabal bat egitea da. Elhuyarrek epe laburrean plazaratuko du mila hitz inguruko hiztegi hori.