argia.eus
INPRIMATU
Musika, antzerkia eta zinema emanaldiak eskainiko dituzte Iruñan Civica-n
  • Musika, antzerki eta musikaren inguruko 50 ekintza ezberdin antolatu dituzte Iruñeko Civica-n adin guztietako ikusleentzat. Urtero egin ohi duten moduan, aurten ere, auditorioaren kanpoan egingo dituzte abuztu honetarako prestatutako hainbat kontzertu.

2011ko abuztuaren 01
El Señor Ramon taldeko kideak

Gai ezberdinak ardatz hartuta  mota guztietako ikusleentzako kontzertuak egongo dira. Gazte artistak izeneko zikloan, 6 kontzertu eskainiko dituzte, tartean Radiofunkens eta El Señor Ramon musika taldeak. Erritmo etnikoak deritzon zikoan, flamekoa pop musika eta jazz musika nola uztartzen dituzten ikusteko aukera egongo da Zambra talde Iruñarraren kontzertuan. Azkenik, autore eta betiko musikaren txanda izango da Jorge Sanchez eta Sacalfi-ren kontzertuekin.

Aurtengo udan lehenengo aldiz, bakarrizketen lehiaketa antolatu dute. Lehiaketan parte hartzen dutenetatik 9 aukeratuko dituzte eta aukera izango dute Civican beraien bakarrizketa antzezteko.