Murrizketen aurkako manifestazioa egingo dute Nafarroako ikastetxe publikoek urriaren 22an

  • Herriko eta Sortzen-Ikasbatuaz ikasleen guraso elkarteek eta hezkuntzako sindikatuek (LAB, EILAS, CCOO, AFAPNA, APS, CSIF, ANPE, ELA eta UGT) Nafarroako hezkuntza publikoan egindako murrizketak salatu eta eskola publikoaren aldeko manifestazioa deitu dute. Urriaren 22an egingo da Iruñean.


2011ko irailaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Nafarroako sindikatu eta guraso elkarteetako kideen prentsaurrekoa (Argazkia: Gara.net)

Greba bihar Ipar Euskal Herrian

Frantziako Gobernuak egin dituen murrizketak salatzeko ikastetxe publiko eta pribatuetan greba orokorra deitu dute Intersindikalak eta CGT, FSU, SGEN-CFDT eta UNSA Education taldeek. Azken lau urteetan 52.000 lanpostu gutxiago daudela salatzeko ikastetxeak itxiko dituzte bihar. Ikasturte hasieratik mobilizazio ugari egin dituzte sindikatu, ikasle eta guraso elkarteek. Izan ere, 16.000 lanpostu gutxiago aurreikusi ditu Frantziako Gobernuak ikasturte berrirako, 60.000 ikasle gehiago izango zirela jakin arren.

Gurasoen elkarteek ere murrizketak salatzeko kanpaina abiarazi dute. Pirinio Atlantikoetako Hezkuntza Da Gure Etorkizuna taldeak ere Frantziako guraso elkarteekin bat egin du eta departamenduko hautetsiei gutun bana igorri diete hezkuntza politika alda dezaten eskatuz.

Euskal curriculuma, Ikastolen Elkartearen erronka

Ikastolen Elkarteak larunbatean egin zuen ikasturte berriari hasiera emateko ekitaldia Tolosan (Gipuzkoa). Euskal curriculuma eta murrizketak izan zituzten hizpide bertan. Batetik, euskal curriculumaren garrantzia nabarmendu eta aurrerapausoak ematen jarraituko dutela adierazi zuten ikastolek. Bestetik, salatu zuten Eusko Jaurlaritzak azken bi urteetan lau milioi murriztu dituela ikastolen diru laguntza publikoak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal eskola publikoa
Nerea Zubia Blazquez
"Erraz diogu ikastetxeen arteko lehia gainditu behar dela, baina errealitatean ez da hain sinplea"

Hezkuntza eskumenak deszentralizatu eta tokian tokiko eragileek erabakimen handiagoa izatea: aspaldiko aldarrikapena praktikara ekartzen ari dira herri ugaritan, eta bide horretan aholkulari dabil Elhuyar. Uneotan hamar bat prozesutan buru-belarri dabiltzala eta eskaera gero eta... [+]


Hezkuntza Legea ahulduta iritsi da azken txanpara

Legegintzaldi honetan bertan onartu nahi duten EAEko Hezkuntza Lege proiektuari zuzenketak aurkezteko epea astearte honetan amaitu da. Lege akordioa sinatu zuten alderdietako bat jausi da dagoeneko, barruan jarraitzen dutenen artean desadostasun nabarmenak dituzte eta hezkuntza... [+]


BeAtarrak: eskola publikoetako berrikuntza irauli nahi duen ereduak hasiera kaotikoa izan du

EAEko ikastetxe publikoei berrikuntza eta aholkularitza zerbitzua ematen zieten Berritzeguneak murriztu eta eskoletan postu berria sortu du Jaurlaritzak: BeAtarra. Ikastetxe bakoitzean gutxienez bat, berrikuntzaz arduratzen dena. Estreinaldi nahasiaz eta eredu aldaketaren... [+]


2023-07-09 | Tere Maldonado
Plantak egin

Ingurumaririk gabe, buru-belarri sartuko naiz harira: eskola publikoaren aldekoak oso atseginak izaten ari gara gauza batzuk eztabaidatzean. Serio, itunpeko ikastetxeekin gertatzen ari dena onartezina da. Zehaztasun eta zintzotasun osoz ahalegintzen ari gara argudiatzen, iritzi... [+]


Euskal Eskola Publikoaz Harrok manifestazioak antolatu ditu EAEko Hezkuntza Lege Aurreproiektuaren aurka

Ikasturte hasieran salatu bezala, Hezkuntza Lege Aurreproiektuak euskal eskola publikoa sendotu ordez ahuldu egiten duela adierazi du Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak. Haien ustez, publiko-pribatu sistema duala betikotzen du, ez du eskola publikoa lehenesten, ikastetxeak... [+]


Eguneraketa berriak daude