Murrizketen aurkako greba orokorra deitu dute Europar Batasuneko sindikatuek

  • Europar Batasuneko sindikatuek Europa osoan egiten ari diren erreforma "zorrotzen" aurkako greba deialdia egin dute datorren azaroaren 14rako. “Europak ekonomian hartzen dituen erabaki zorrotzei indartsu aurre egitea” dute helburu.


2012ko urriaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Greba orokorreko mobilizazioa martxoaren 19an

Europar Sindikatuen Konfederazioak Batasun osoan egin nahi du “protesta jardunaldia”. Manifestazioak eta martxak egin nahi dira beste hainbat ekintzen artean. Egoera ekonomikoa eta soziala  “era indartsuagoan” salatzeko, Europar Batasuneko estatu guztien parte hartzea sustatu nahi dute.  “Erreformek konfiantza bermatu beharrean desberdintasunak eta injustiziak indartzen dituzte”, adierazi dute.

Bruselan egin zen bileran parte hartu zuten Espainiar sindikatu CCOO eta UGTk eta horiek ere greba orokorrarekin bat egiteko asmoa dutela adierazi dute. Irailaren 15keko manifestazioan jende andana bildu zen Madrilen erreformen aurka. Espainiar estatuan aurten egiten den bigarren greba orokorra litzateke azaroaren 14koa, martxoaren 29koaren ondoren.

Hego Euskal Herriko azken greba deialdia irailaren 26an izan zen, ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek deiturikoa.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude