Sindikatuek murrizketen aurkako greba eta lanuzteak deitu dituzte gaur Euskal Herrian

  • Sektore publikoan ELA, LAB eta CCOOk greba orokorrerako deialdia egin dute Nafarroan. EAEn bi orduko lanuzteak deitu ditu LABek. Sindikatuek murrizketen aurkako mobilizazioak iragarri dituzte goizez eta arratsaldez.


2012ko maiatzaren 31n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Murrizketen aurkako mobilazioa Bilbon

Nafarroan egun osoko greba eguna deitu dute ELA, LAB eta CCOOk sektore publikoan. Horretaz aparte, hezkuntzan ere hirugarren greba deitu dute LAB, EILAS, CCOO, AFAPNA, ANPE, CSIF, ELA eta UGT sindikatuek. Goizeko 12:00etarako iragarri dute manifestazio bateratua baina horren aurretik 10:00etan elkarteratzeak egingo dituzte hainbat herritan: Burlatan, Atarrabian, Huarten, Antsoainen, Zizurren, Tafallan, Lizarran eta Altsasun.

EAEn berriz, LAB sindikatuak 11:00etatik 13:00etara lanuzteak deitu ditu. ELA eta EILASek "borroka eta mobilizazio" eguna iragarri dute baina lanuzterik egin barik.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude