argia.eus
INPRIMATU
Murrizketen aurkako greba eguna Osakidetzan
  • Osakidetzako langileak 24 orduko greba egiten ari dira, murrizketak salatu eta lan eskaintza publiko zabalagoa eskatzeko. Sindikatu guztiek egin dute bat asteazkenean 22:00etan hasi eta ostegun gauean amaituko den protestarekin.

ARGIA @argia 2014ko abenduaren 04a
Azaroaren 6an hasi zituzten mobilizazioak langileek (Argazkia: LAB)

Administrazioak 484 lanpostu eskainiko dituela-eta, haserre agertu dira SATSE, ELA, LAB, SME-FHH, CCOO, UGT eta ESK sindikatuak. "Sindikatuok galdutako enplegua berreskuratzea eskatzen jarraitzen dugu, lan-kargak murriztea eta soldata eskala bikoitzak desagertzearekin batera. Eskaera hauei Zuzendaritzak mugimendu mediatikoekin bakarrik erantzuten du. 484 plazatako 2014-2105 EPEa hori besterik ez baita, kontuan hartuta enpresa honetan 8.000 behin-behineko langile baino gehiago daudela eta urtero 500etik gora pertsonek hartzen dutela erretiroa. Zuzendaritzak Mahai Sektorialaren bilerarik ere ez du aurreikusten, honek argi erakusten du bere negoziaketa borondate falta", irakurri dugu LABen webgunean.

Egun osoko grebaren baitan, eguerdiko 12:00etan manifestazioak egingo dira Gasteizen, Bilbon eta Donostian.