argia.eus
INPRIMATU
Murrizketekin jarraituko du Donostiako Tabakalerak

2010ko maiatzaren 21

Donostiako Tabakalerako Administrazio Kontseilua osatzen duten Donostiako Udaleko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak zentroaren etorkizunari buruz eztabaidatzeko bildu ziren atzo. Lortutako akordioaren arabera, Tabakalerako proiektuak aurrera jarraituko du baina hainbat egokitzapenekin. Erakundeetako ordezkariek urte amaiera arteko epea jarri dute berregokitzapenak zehazteko eta horrek aurrekontua murriztea ekarriko du. Ondorioz, eraikina berritzeko obrek atzerapena izango dute.