Muriel Casals, PSUCetik mugimendu independentistaren lidergora

  • Muriel Casals, Kataluniako independentismoaren aurpegirik ezagunenetako bat, hil egin da Bartzelonako Clínic ospitalean. Bi astez egon da bertan, txirrindulari batek harrapatu ondoren.


2016ko otsailaren 15an - 11:41
Muriel Casals, Kataluniako mugimendu independentistaren aurpegirik ezagunenetako bat, hil egin da.

Muriel Casals 1945eko apirilaren 6an jaio zen Avingonen (Okzitania), bere gurasoak hara joan baitziren Gerra Zibiletik ihesi. Segituan ordea, Kataluniara itzuli ziren, Sabadellera zehazki. Muriel Casalsek Ekonomiako ikasketak egin zituen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta bertan aritu zen irakasle. Defendatu zuen ekonomia ez ezik, gainontzeko zientzia sozial guztiak behar zirela mundua ulertzeko. 1981ean, ehungintza industriari eta 1914-1918 arteko gerrari buruzko tesia aurkeztu zuen.

Unibertsitateko garai horretan hasi zen bere konpromiso politikoa. Kataluniako Alderdi Sozialista Bateratuko (PSUC) kide bihurtu zen, trantsizio garaiko alderdirik garrantzitsuenetako bat.  Casalsek defendatu zuen klase borroka katalanismoaren barneko mugimendu bihurtu behar zela. PSUC Iniciativa per Catalunya alderdia bihurtu zen gero, eta alderdi horretako kide izan zen. Kataluniako Irrati eta Telebistako administrazio kontseiluko kide izan zen, eta TV3 eta Kataluniako Irratia abian jartzeko prozesuan parte hartu zuen.

Òmnium Culturaleko presidente izendatu zuten 2010ean, eta mugimendu independentistaren erreferente bihurtu zuen erakundea, Assemblea Nacional Catalanarekin (ANC) batera. Ómnium Culturaleko lehendakari zela antolatu zuten Estatutua murrizteko sententziaren aurkako manifestazio jendetsua, 2010eko uztailaren 10ean. Erakundeko lehendakari izateari utzi, eta irailaren 27ko hauteskundeetara aurkeztu zen Junts pel Sí-ren zerrendako hirugarren postuan. Ordutik, Kataluniako Parlamentuko diputatua zen.

Casalsen heriotzak erreakzio ugari eragin ditu. Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak adierazi du Casalsen lanak Katalunia “goratu” duela, eta erakutsi duen bidea “bururaino eraman” behar dutela. Artur Mas presidente ohiak azaldu du Casalsek prozesu soberanistaren bertute guztiak biltzen dituela. CUPentzat “garaipena” da omenaldirik onena, eta ERCentzat, “askatasuna”.

 

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herrialde katalanak
2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Amnistia Legearen proposamena onartu du Kongresuak eta haren bidean Kataluniako hauteskundeak sartu dira

Orain Senatura bidean joango da legea, han PPk ahal duen neurrian atzeratuko du –bi bat hilabetez– eta gero berriz itzuliko da Espainiako Kongresura azken onarpena izan dezan.


Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


hauteskunde aurrerapena Katalunian
Juntsek dio Puigdemont izango dela bere hautagaia maiatzaren 12ko hauteskundeetan

Pere Aragonès Generalitateko presidenteak asteazken honetan aurreratu ditu Kataluniako hauteskunde autonomikoak, En Comú-rekin batera atera behar zituen 2024ko aurrekontuek porrot egin ondoren. Juntsek iragarri du bere hautagaia Carles Puigdemont izango dela; azken... [+]


Eguneraketa berriak daude