argia.eus
INPRIMATU
Aitor Martínez
“Muntai polizialak hartu du lehen lerroa; baina Ertzaintzaren xantaia ere jasan dugu”
  • Aitor Martinez eta Beñat Ereño gazte laudioarrek Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute margoketak egitea leporatuta. Auziperatua den Martínezekin hitz egin dugu Araba Hizpiden. Muntai poliziala jazateaz gain, Ertzaintzaren xantaia ere pairatu dutela azaldu du.

Hala Bedi @halabedi 2017ko urtarrilaren 11

Muntaiarekin, informazioa lortu nahi dute Martinezen ustetan; gainera, euren inguruan eta “inguru ez hurbilean ere”, sinesgarritasuna lortu dutela uste du.

Inbestigazio bidean dago kasua eta asteazkenean Amurrioko epaitegian egon beharko dira bideokonferentzia bat egin behar izateko. Eskualdean eta Laudion bertan babesa jaso dute: besteak beste, elkarretaratzea deitu dute Laudioko Lamuza plazan, urtarrilaren 11n, asteazkenean, 20:00etan.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra