Elurra sutan (Alberdania) eleberriaren harira: "Egun hauetan irakurri diot Anduri [Anjel Lertxundiri], identitatearen horretan, azkenean, hizkuntza baino ez dela gelditzen. Kontu horrekin ados egon naiteke, baina hizkuntza batek ez du zertan identitate politiko bat gauzatu behar. Hizkuntzak barruan daukan potentzial identitarioaren irakurketa politiko pobre bat egiten ari den kalte antropologiko izugarria bizitzen ari gara. Badago dimentsio antropologiko bat garai bateko ideologiak baino askoz urrunago iristen dena. Nobelan ez dira garatzen gai horiek, baina uste dut sugerituta gelditzen direla". (2009-12-27)