Munduko turismoaren goi-bilera Donostian egingo dute maiatzean

  • Maiatzaren 23tik 25era Munduko Turismoaren Goi-bilera egingo dute Donostian Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak asteartean iragarri duenez.


2018ko urtarrilaren 17an - 09:14
Donostian turismo masiboak iazko udan eragin zuen eztabaidaren ondoren dator goi-bileraren iragarpena.

Akordioa itxita dago, “ofizial egitea besterik ez da falta, hitzarmena sinatuz”, adierazi du Alfredo Retortillo sailburuak, Noticias de Gipuzkoa egunkariak jaso duenez. Hortaz, 2018ko maiatzean Turismoaren Mundu Erakundea Donostian lehorreratuko da hiru eguneko jardunaldiak egiteko.

Fitur turismo azoka abian jarri baino egun bat lehenago iragarri du Jaurlaritzak akordioa eta Retortillok berak aitortu duenez, euren asmoa zen feria horretan bertan sinatzea goi-bilera Donostiara ekartzeko akordioa –azkenik agenda-arazoengatik ez da hala izango–.

Turismoaren Mundu Erakundea 1975ean sortutako instituzioa da, formalki Nazio Batuen Erakundeari (NBE) lotua. Madrilen du egoitza nagusia eta 156 estatu kide ditu.

Zurab Pololikashvili da erakundeko idazkari nagusia, lehenago Georgiako Garapen Ekonomikoko ministro izandakoa besteak beste. Politikan jardun aurretik, bankari gisa egin zuen lan Georgiako TBC Banken; gainera, Dinamo Tblisi futbol taldeko zuzendari nagusia izan zen.

Erakundearen helburu nagusia turismoa agenda globalean “sistematikoki” integratzea da. Elkartearen webguneak azaltzen duenez, “gaur egun turismoaren negozio-bolumenak petrolio-esportazioak, elikagaiak edo automobilak berdintzen edo gainditzen ditu” eta haren hazkundea sustatzeko turismo-lekuen “dibertsifikazioa eta konpetentzia” handitzea beharrezkotzat jotzen du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismo masiboa
25 lagunetara murriztuko dute turista taldeetako gehieneko pertsona kopurua Donostian

Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.


Lau donostiarretatik hiruk uste dute turismoak kalte “handia” egiten diela

Turismoari buruzko pertzepzioaz galdetu die EHUk donostiarrei, eta ondorioztatu du herritarren erdiak baino gehiagok “frustrazioa” sentitzen duela. Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute ikerketa.


Pisu turistikoak debekatu ditzakete bizilagunek, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez

Donostiako eta Oviedoko bi eraikinetan izandako arazoak direla eta, epaileek auzokoen erkidegoen esku utzi du pisu turistikoak debekatzea. Hala ere, beharrezkoa izango da debekua eraikineko etxebizitzen-estatutuan jasota egotea.


Tasa turistikoa aplikatzeko lehen urratsak ematen ari da Jaurlaritza

Estatu mailan tasa turistikoa erkidego gutxik jarri badute ere indarrean, mundu mailan dagoeneko 137 hiri turistikotan kobratzen dute zerga hori.


Turistifikazioaren aurkako manifestazio jendetsua egin dute Donostian

Hiritarrek salatu dute turismo jarduerak hirian “gehiegizko bolumena eta pisua” hartu duela. Halaber, egoera “desazkunde turistikorantz” bideratzea aldarrikatu dute, “kalteak handitzea eta iraunkortzea” ekiditeko.


Eguneraketa berriak daude