Munduko hiru emakumetik batek jasan ditu erasoak

  • Munduko emakumeen %35ek jasan ditu erasoak, Nazio Batuen Erakundeak emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeari buruzko adierazpena ezarri zuenetik 23 urtera.


2016ko azaroaren 22an - 13:17

Emakumeen aurkako indarkeria giza eskubideen urraketa larria da. Urraketa horrek era askotako ondorioak eragiten dituela azaldu du NBE Emakumeakek: fisikoak, sexualak, psikologikoak eta zenbait kasutan hilgarriak. Horrez gain, adierazi du emakumeek gizartean erabat parte hartzea oztopatzen duela, Tribuna Feminista-k jaso duenez.

Mundu osoko emakumeen %35ek indarkeria fisikoa edota sexuala jasan duela kalkulatzen da, hainbat erakundek argitaratutako txosten baten arabera. Eta munduko hamar emakumetik bat behartu izan dute noizbait sexu harremanak izatera, UNICEFek azaltzen duenez.

Horietako hainbat kasutan emakumearen bikotekidea izan da eragilea. Europar Batasunean (EB), esaterako, bertako kide diren estatuetako emakumeen %43k jasan du indarkeria psikologikoa bere bikotekidearengandik, EBko Oinarrizko Eskubideen Agentziak azaltzen duenez.

Sexu eraso horiek ez dira espazio pribatuetan besterik ematen. 2012an Delhi Berrian egindako ikerketa baten arabera, bertako emakumeen %92k sexu erasoak jasan ditu espazio publikoetan. Eskoletan ere sexu erasoak pairatzen direla esan du UNESCOk. Azaltzen duenez, munduan lau neskatik batek adierazi du ez dela seguru sentitzen eskoletako komunak erabiltzen.

Horrez gain, Europar Batasunean hamar emakumetik batek adierazi du ziber-erasoa jasan duela. Horrek barne hartzen ditu sexualki iraingarriak diren SMS edo posta elektronikoak eta jokabide desegokiak sare sozialetan. 18-29 urte bitarteko gazteei eragiten die horrek gehienbat, EBko Oinarrizko Eskubideen Agentziak egindako azterketaren arabera.

Ezkontza behartuak dira emakumeen kontrako indarkeriaren beste adibide bat. Munduan bizirik dauden 700 milioi emakume baino gehiago ezkondu dira adingabekoak izanda. Horietatik 250 milioi inguruk 15 urte baino gutxiago zituzten ezkondu ziren momentuan. 2016an bakarrik, hamabost milioi neska ezkondu dira munduan 18 urteak bete baino lehenago. Horren harira, ezkontza behartuak nerabeen hezkuntza, osasuna eta segurtasuna arriskuan jartzen dituzten oinarrizko arrazoietako bat direla adierazi du Save the Children erakundeak.

Horrez gain, UNICEF-en arabera, munduko 30 herrialdetako 200 milioi emakume inguruk pairatu dute ablazioa, gehienek 5 urte bete aurretik.

Sexu indarkeriari aurre egiteko bideak

1995. urtetik gaur egunera 100 herrialdek baino gehiagok egin dituzte emakumeen kontrako indarkeriari buruzko ikerketak. Munduko 119 herrialdek onartu dituzte sexu indarkeriari buruzko legeak, 125ek sexu erasoen ingurukoak eta 52k ezkontza behartuei buruzkoak. Hala ere, lege bat onartzeak ez du ziurtatzen hori beteko denik, Nazio Batuetako Ekonomia eta Gizarte Sailak adierazi duenez.

Horren arabera, sexu indarkeria jasan duten emakumeen %40 baino gutxiagok eskatu dute laguntza. Eta egin izan dutenean, familia edo lagunengana jo dute gehienek. Laguntza eskatu duten emakumeen %10 baino gutxiago joan dira poliziarengana.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Gasteizen atxilotutako gizona espetxera bidali dute, bikotekidea labankadaz hiltzen saiatzeagatik

Astearte honetan, herritarrek eta erakundeek erasoa gaitzetsi dute udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean.


Eguneraketa berriak daude