Munduko Arrozak ekimena egingo da Bilbon larunbatean

  • Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeen koordinakundeak Munduko Arrozak ekimenaren edizio berri bat antolatu dute Bilbon larunbat honetarako. Izen ematea bukatu da, eta plaza bete-beteta egongo dela berriro azaldu dute.

Uriola.eus @uriolaeus
2018ko ekainaren 13a
Argazkia: uriola.eus

Mariaren Bihotza plaza paella-ontziz beteko da beste behin Munduko Arrozak ekimenaren edizio berri batekin. Ekimen gastronomiko hau klasiko bat bihurtu da Bilboko agendan. Urte hauetan parte hartzaile ugari izan ditu ekimenak, eta aurte, kontrola handiago bat jarri behar izan dute antolatzaileek.

Hori dela eta, aldez aurretiko izen ematea beharrezkoa izan da larunbateko ekintzan parte hartzeko, eta Mariaren Bihotza plazan leku bat izateko. Eguraldiak laguntzen badu, plaza bete-beteta egotea espero dute antolatzaileek, zeukaten legu guztia dagoeneko lotuta dagoelako, eduki dezaketen parte hartzaileen kopurura iritsi direlako.

Horregatik munduko festa izatea espero da beste behin. Paella-ontziz betetako eta arroz usaineko auzoa bihurtuko da San Frantzisko larunbat honetan, aniztasunaren eta dibertsitatearen festa. Guztira 3.500 partaide espero dira goizeko 9:00etan hasiko den ekimenean. Aurten, 15. edizioa beteko dute eta inoiz baino biziago dago ekimena.

Izan ere, Munduko Arrozak San Frantzisko, Bilbo Zaharra, eta Zabala bezalako auzoak hobekien dinamizatzen duen ekimena da. Kultura ia guztietan funtsezkoa da arroza elikaduran, eta leku guztietan arroza egiteko era berezia daukate, eta horiek plazan batera ikusteko aukera emotren du ekimenak, kultura denak batze dituen elikagaia dugu eta.

Horrez gain, 14:00ak aldera, Arrozak aurkezten diranean eta irabazleak ezgutzen direnean festaren beste aldea ezagutzeko unea izango da. Jan ostean musikaren eta dantzaren unea izango da. Hanbat herrialdeko musika taldeek eta dantzariek jaian parte hartuko dute eta euren kulturaz gozatzeko eta ikasteko aukera egongo da ere.

Albiste hau uriola.eus-en hartu da CC lizentzia baliatuta

Kanal hauetan artxibatua: Kultura aniztasuna  |  Elikadura  |  Bilbo

Kultura aniztasuna kanaletik interesatuko zaizu...
Kultur, jatorri askotako arrozak eta aldarrikapena munduko arrozak ekimenean

Mariaren Bihotza plaza jendez bete zen larunbatean, eguraldia lagun Munduko Arrozak ekimenaren  15garren edizio ospatu zen. Beste urte betez arroza izan zen protagonista, baina auzo bizi baten aldarri ere. Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeen koordinakundean Munduko Arrozak ekimenaren duela 15 urte jarri zuten martxan.


"Herri bat, hainbat jatorri" ekimena abiatu dute O˝atin

“Herri bat, hainbat jatorri” ekimena abiatu dute Oñatiko Auzokok Antixenako Gaztetxearekin batera. Oñati osatzen duten herritarren kultura eta jatorri aniztasunetik abiatuta elkar ezagutzea du helburu, eta lau hilabetetan zehar hedatuko da, martxoan hasita.


Haur Galdua
MULTIMEDIA - film laburra

Oiartzungo (Gipuzkoa) ahozko tradizio batean oinarrituta, kutxa magikoekin egindako bideoipuina. Hunucma-n (Yucatan) sortutako La X'tabay bideoipuinaren erantzuna da.


Hain juxtu zuria zarelako ikusi behar duzu super-heroi beltzaren filma

“Zuria bazara, behingoz zure azal kolorea ez duen norbait ikusiko duzu pantaila handian gaizkileen aurka borrokatzen, agintean, pertsona errugabeei bizia salbatzen. Hain juxtu horregatik joan behar duzu Black Panther ikustera”.


2017-12-15 | Uriola.eus
Aniztasunetik elkarlanera, estigma eta aurreiritzien aurka Bilboko Miribillan

Miribilla eskolako lagunek 11 Kolore elkartearen erronka onartu dute. Arrazakeria gaitzetsi eta aniztasuna goraipatzen duen abesti bat ikasi dute, euskaraz, ezberdinen artean. Prestaketak luze jo du, baina ilusioa eta elkarlana sortzeko balio izan du. Bideo batean jaso dute egindako bidea. 


2017-10-22 | Saioa Baleztena
Lola Lopez. Aniztasuna aldarri
"Islamari erasotzeko egiten da emakume musulmanen eskubideen aldeko diskurtsoa"

Bartzelonako Udaleko Immigrazio, Kultura Aniztasun eta Dibertsitate zinegotzia da Lola Lopez (Galizia, 1957) antropologoa. Bizikidetzaren alde eta islamofobiaren kontra ibilbide luzea egin du Kataluniako hiriburuan, eta aurretik Kataluniako Ikus-entzuneko Kontseiluan (CAC) eta Zurrumurruen kontrako Sarean lanean aritua zen. 


Safia Nafa Aali, Mendebaldeko Saharan jaioa
"Kultur balioak babestu behar ditugu iritzi politikoen gainetik"

Sahararra da, Mendebaldeko Saharan sortua, egiazko Saharan, exodoa bizi izandakoa. Sahararra da gaur egun Gasteizen, ikastolako ama, euskaldunetara guztiz irekia, izatea bera ere partez herri honetara jarria, bere baitan harrera beroa egina euskarari eta euskaldunari.


2017-10-11 | Hala Bedi
Eskoletako segregazioa salatzeko, Hezkuntza Ordezkaritzan sartu da irakasle talde bat

"Eskola bat, denona eta denontzat. Segregaziorik ez" lelopean elkarretaratzea egin du irakasle talde batek, Hezkuntza Ordezkaritzaren parean, Gasteizen. Ondoren, Hezkuntza Delegaritzan sartu dira irakasleak. Izan ere, une horretan Matrikulazioaren batzorde bat egiten ari ziren barruan.


Murruak

Udako pausaldia aitzin bere azken iritzia ematean, Bea Salaberrik aipatu zuen Baigorrin beharrak zirela “Antilletan bizi” deitu egunak, agorrilaren 11 eta 12an, Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoia (EHUH) elkarteak antolaturik, azpimarratuz kanpotiarrekilako trukaketek “birzentratzen” lagun gaitzaketela. Jardunaldietatik landa, horien nondik norakoaz gogoeta anitz baliteke egiteko. Zenbaitzuk soilik plazara ditzaket hemen.

Euskaldunon euskalduntasuna eta... [+]


Tarana Karim, Azerbaijangoa Hernialden
"Hemengoek ere hurbildu behar dute kanpotik etorri garenongana"

Batzuetan, halaxe datoz gauzak. Ostiralerako egina duzu hitzordua Tarana Karimekin, Tolosan, han baitabil eragin eta astindu aktibista azerbaijandarra, eta zenbait egun lehenago, galderak prestatzen ari zarela, hara non Mursegok bi kantu zabaltzen dituen, Oiongo herritarrekin batera eta elkarbizitza sustatzeko ondu duen diskoaren aurrerapen. Elkarrizketara bidean, ezin ezpainetatik kendu egoerari propio jarria dirudien doinua: “Ni ez naiz zu / eta zu ez zara ni / baina biok batera... [+]


Eguneraketa berriak daude