Munduko aberastasuna zortzi gizonen esku dago eta 3.600 milioi pertsonek adina diru dute

  • Munduko aberastasunaren inguruko txosten berria aurkeztu du Oxfam gobernuz kanpoko erakundeak. Gero eta desoreka handiagoa dagoela da ondorio nagusia eta zifrek hala erakusten dute: gaur egun 2.043 lagunek dute bilioi bat dolar baino gehiago. Hamarretik bederatzi gizonezkoak dira.


2018ko urtarrilaren 23an - 10:53

2016ko martxotik 2017ko martxora arteko azterketa gauzatu du Oxfamek eta gogor kritikatu du aberastasuna nola eta zergatik banatzen den hain modu desorekatuan: munduko %1 aberatsenek sortutako aberastasunaren %82 bereganatu zuten. Horrela, bi eguneko pertsona berri bat aberatsa egin zen. Populazio erdia osatzen duten txiroenek aldiz, epe berdinean ez zuten hazkunde ekonomikorik nabaritu.

2010etik urtero, batez beste, %13 aberastu dira. Langileen soldatek nekez egin dute %2 gora duela zortzi urtetik. “Nazioarte zabalean hezkuntzan, osasunean eta politika sozialetan murrizketak etengabekoak diren bitartean, korporazio handien eta aberatsen irabaziak nabarmen igo dira”, azpimarratu du Winnie Byanyima Oxfam Internazionaleko buruak.

Emakumeak dira zatiketa ekonomiko eta sozial honen ondorioz bereizkeria handiena jasaten dutenak, bai lan munduan baita etxeko arloan ere. Emakumeak egiten dira zaintza lanen kargu, familia esparruan batez ere, eta lan horiek ez direnez herrialdeen barne produktu gordinaren barruan sartzen, ez dira diruz ordaintzen. Faktore horrek zuzenean eragiten du emakumeen independentzia ekonomikoan, baliabideak erabat mugatuak baitituzte. Gobernuz kanpoko erakundeak argi azaldu du:  “Aberastasunaren banaketa ez bada orekatzen, 170 urte beharko dira gizonek eta emakumeek lan berdina egitearen truke soldata bera izateko”.  

Bestalde, Oxfamek azaldu duenez, diru gehien dutenen pertsonek euren aberastasuna eguneroko lanaren ondorioz lortu dutenaren ustea orokorra da, baina kasu gehienetan zergak ez ordaintzeko abantailei esker eta ustelkeria kasuak frogatu izan diren industrietan zituzten parte hartzeen bidez eskuratu dituzte hainbeste milioi.

Aberatsen irabaziek erritmo honetan jarraituz gero hazten, 25 urte barru aberatsak bilioi dolarren arabera zenbatuko dira. Hau da, 2.738 urtez egunean milioi bat dolar gastatu beharko dituzten gizabanakoak izango dira munduko pertsonarik dirudunenak mende laurden barru.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


2024-01-10 | Euskal Irratiak
%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Nafarroako Erriberan pobrezia arriskua iparraldean baino %40 handiagoa da

Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]


Eguneraketa berriak daude