Global 500 rankingaren barruko konpainien berotegi-gas igorpena %3,1 handitu zen 2010-2013 bitartean, Thomson Reuters jasangarritasun gaietan espezializatutako aholkularitza enpresak argitaratu berri duen txostenaren arabera.
Nazio Batuen emandako gomendioen aurka doa hazkunde hori. Erakundearen Ingurumenerako Programak (PNUMA) azaroaren adierazitakoarekin bat egiteko, alegia, bi gradutik gorako beroketa globala saihesteko, gas emisioak %4,2 murriztu behar ziren aztertutako denbora tartean.
Global 500 zerrendak urtero diru-sarrera gehien dauzkaten enpresak biltzen ditu, eta Fortune aldizkari estatubatuarrak osatzen du. Thomson Reutersen txostenak dioenez, bertan ageri diren enpresak munduko gas emisioen ia %14ren erantzuleak dira, zuzenean edo zeharka.
Global 500en barruko emisioen %79, berriz, 50 enpresaren jardunaren ondoriozkoak dira.
2013an, munduan berotegi-gas gehien igorri zuten lau enpresak Txinako Petrochina Company Limited eta China Petroleum % Chemical Corporation, Indiako NTPC Ltd (hirurak energiaren alorrekoak) eta Arcelor Mittal altzairu egile europarra izan ziren.