Munduko 500 konpainia handienak, gero eta berotegi-gas gehiago emititzen

  • Global 500 rankingaren barruko konpainien berotegi-gas igorpena %3,1 handitu zen 2010-2013 bitartean, Thomson Reuters jasangarritasun gaietan espezializatutako aholkularitza enpresak argitaratu berri duen txostenaren arabera.


2014ko abenduaren 23an - 14:13
Arcelor Mittal izan zen hirugarren gas igorlerik handiena 2013an, txostenak dioenez. (Arg.: Rogerio Mathias).

Nazio Batuen emandako gomendioen aurka doa hazkunde hori. Erakundearen Ingurumenerako Programak (PNUMA) azaroaren adierazitakoarekin bat egiteko, alegia, bi gradutik gorako beroketa globala saihesteko, gas emisioak %4,2 murriztu behar ziren aztertutako denbora tartean.

Global 500 zerrendak urtero diru-sarrera gehien dauzkaten enpresak biltzen ditu, eta Fortune aldizkari estatubatuarrak osatzen du. Thomson Reutersen txostenak dioenez, bertan ageri diren enpresak munduko gas emisioen ia %14ren erantzuleak dira, zuzenean edo zeharka.

Global 500en barruko emisioen %79, berriz, 50 enpresaren jardunaren ondoriozkoak dira.

2013an, munduan berotegi-gas gehien igorri zuten lau enpresak Txinako Petrochina Company Limited eta China Petroleum % Chemical Corporation, Indiako NTPC Ltd (hirurak energiaren alorrekoak) eta Arcelor Mittal altzairu egile europarra izan ziren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
2024-04-21 | Nicolas Goñi
Oihanen kolapsoa saihestu dezakeen bioaniztasun globala nola zaindu?

Ekosistema askok itzulera gabeko puntuak dituzte, hau da, estresa maila berezi bat pairatuz gero –izan klima aldaketa, kutsadura edo kalte fisiko zuzenarengatik– desagertzen ahal dira, eta ekosistemak haien artean konektatuak izanez gero hurrenez hurren elkar... [+]


2024-04-12 | Hiruka .eus
Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute

Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]


2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


Lehen aldia da klima larrialdiaren harira estatu bat zigortzen duela Europako Giza Eskubideen Auzitegiak

Suitza zigortu du Estrasburgok, estatu horrek bideraturiko klima politikak adindunen eta oro har herritarren osasun eskubidea zangopilatzen duelakoan. Ebazpena txalotu dute talde eta norbanako ekologistek eta diotenaz, ondorioak izanen ditu gainontzeko estatuengan ere, besteak... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


Eguneraketa berriak daude