argia.eus
INPRIMATU
Munduko 100 aberatsenen 2012ko irabaziekin pobrezia globala buka liteke lau bider
  • Munduko 100 pertsona aberatsenek 2012an irabazi zuten diruarekin, lau aldiz bukatu ahalko zen munduko pobreziarekin, Oxfam erakundeak jakinarazi duenez.

ARGIA @argia 2013ko urtarrilaren 21
Behin ez, lau aldiz bukatu ahalko litzateke munduko pobreziarekin.

240.000 milioi dolar (180.000 milioi euro) irabazi zituzten aberatsenek iaz. Gainera, Gobernuz Kanpoko Erakundeen nazioarteko federazioak argitaratutako txostenaren arabera (pdf), munduko populazioaren %1 aberatsenak %60 handitu ditu bere irabaziak azken 20 urteetan eta krisia galga izan ordez, irabaziak handitzeko bidea bihurtzen ari da.

Oxfamek adibide gisa jarri du luxuzko produktuen merkatua, zeina “bi digituko hazkundea” izaten ari den krisia hasi zenez geroztik urtero.

Etikarik eta eraginkortasunik gabe

Gehiegizko aberastasun hori etikoki arbuiatzeaz gain, Oxfamen txostenak dio eskema ez dela ekonomikoki eraginkorra eta maila politikoan, sozialetan eta ingurumenean egiten dituen kalteak azpimarratu ditu.