Munduan 60 milioi pertsonak lekuz aldatu behar izan dute 2014an

  • Larunbatean errefuxiatuen eguna zela eta ACNURek (Nazio Batuen Erakundeko errefuxiatuen agentzia) txostena argitaratu du. 2014. urtean munduan ia 60 milioi pertsonen lekualdaketa zenbatu du. NBEren arabera, minutu bakoitzeko 30 lagunek dena uzten dute gerratik ihes egin nahian. Bigarren Mundu Gerratetik ez zegoen hain datu lazgarririk.


2015eko ekainaren 22an - 10:06
2014. urtea Bigarren Mundu Gerratik lekualdaketa gehien ematen diren NBEren arabera(Argazkia: Fronterad)

ACNURek gaineratu du azken hiru urteetan %43 areagotu dela errefuxiatuen kopurua. Mediterraneoak arreta berezia eskatzen du: joan den urtean 219.000 pertsona saiatu ziren Europara iristen, 2011n baino hiru aldiz gehiago. Gutxienez 3.500 hil ziren bidean.

Errefuxiatuen aldeko mugimenduek protestak egin dituzte besteak beste Berlinen. Reichstagaren (Alemaniako Parlamentua) aurrean mobilizazioak izan dira. Elkarteetatik salatu dutenez, 2000. urtetik 23.000 pertsona baino gehiago Europara iristeko saiakeran hil dira.

Migratzaileen protestak

Eritrea, Sudan edota Siriako migratzaileek akanpaldia hasi zuten ekainaren 11n, Italiako mugatik zortzi kilometrora dagoen Ventimiglia herrian (Italia). Poliziak protestan parte hartzen duten 400 bat lagun “arrazoi higienikoengatik” bota ditu. Azken egunetan Frantziako mugan Europa iparraldera alde egiten saiatzen diren migratzaile ugari atxilotu dituzte. Italia iparraldeko herri hau Calabriako Ndrangheta sare mafiosoarengatik da famatua. Zenbait iturriren arabera, migratu nahi duen jendearekin negozioa egiten ari da mafia.

Dublingo hitzarmena eta asilo eskaerak

Dublingo hitzarmena tentsio asko sortzen ari da Europar Batasuneko herrialdeen artean. Akordioak dioenez asilo eskaera egiten dutenek “sarrera-herrialdean” egin behar dute eskakizuna: Italia eta Grezia dira migratzaile gehien jasotzen dituztenak. Paperik gabeko pertsonak Europako beste herrialde batean atxilotuz gero sarrera herrialdeetara eramaten dituzte. Italiako mandatariak ez daude ados, soilik joan den urtean Italiara 171.000 migratzaile iritsi baitziren.

2014. urtean Europar Batasunak 600.000 errefuxiatu asilo eskaera jaso zituen. Siriarrak dira eskaera gehien egin zituztenak, gerraren ondorioz herrialdetik 4,5 milioi biztanlek ihes egin behar izan baitute. Espainian 5.900 asilo eskaera izan ziren 2014. urtean, Europar Batasuneko %0,9, horietatik %25 Hego Euskal Herrian. Frantzia eta Italian 60.000 eta Alemanian 200.000 herritarrek baino gehiagok bete zituzten asilo paperak.

Informazio gehiago


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Eguneraketa berriak daude