Mundua ez da bukatuko baina liburu hau bai

  • Mundua ez da abenduaren 21ean bukatuko –seguruenik; eta hanka sartu badut ezingo didazue ezer aurpegiratu beraz, bost axola–, baina mayen profeziak bizitzaren iragankortasunari buruzko kezka sortu badizu, pentsatzen hasia bazara zure zenbait objektuk osorik iraungo dutela zu sator artean etzanda egongo zarenean ere; eta ezinegon hori Eguberrietako opari bihurtu nahi baduzu –zer dira ba fetxa seinalatu hauek ezinegonen opari-katea besterik?– beheko bideoa interesatuko zaizu.


2012ko abenduaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Bi hilabetean ezabatzen den tinta batez egina dago liburua.

“Tinta mota berezi bat garatu dugu –dio iragarkiak–, argiarekin eta airearekin kontaktuan jartzean desagertu egiten dena. Gero, Hego Amerikako idazle berrien antologia bat prestatu dugu tinta hori erabiliz. Liburu mota berri bat sortu dugu, behin irekita bi hilabete bakarrik irauten duen liburu bat”.

Eterna Cadencia argitaletxe argentinarrak lehenengo obra argitaratu duten egileak sustatu nahi ditu iraupen laburreko produktu honen bidez. Liburua ondo saldu da aurtengo udan argitaratu zenetik. Bi arrazoirengatik izan liteke: ideia originala delako oso; edo bi hilabete pasa ondoren geratzen den liburu zuria, kalitate eta interes aldetik nobedade askorekin konpetitzeko moduan dagoelako.

(Oharra: artikulu hau Boligrafo Gorria blogean argitaratu da).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioarteko literatura
2024-03-10 | Julen Azpitarte
Zorigaiztoko musikarien laztasunak

Alfonso Cardenalek Vidas Perras. Cuentos musicales del Sofá Sonoro (Bizitza Latzak. Soinu-sofako musika-ipuinak) izenburuko liburua argitaratu berri du. Bertan, herri-musikaren historiaren bazterretan abandonatutako kultuzko hogei musikariren zorigaiztoko biografia... [+]


Iraingarria da istorio bateko pertsonaia “lodia” dela esatea?

Roald Dahl idazle irakurriaren umeentzako hainbat lan berritu dituzte: “lodi” eta “itsusi” bezalako adjektiboak desagertu dira, baita esaldiren bat gehitu ere ileordea eramatea ez dela ezer txarra adierazteko, esaterako.


Xavier Queipo. Galegoa berdin emigratzailea
"Galegoz hitz egiteko jarrera indartu besterik ez zen egin Bruselara joan nintzenean"

Galizian jaioa, Bruselan egin du kasik laneko aldi guztia. Biologia eta Medikuntza ikasketak eginagatik ere, gisako lanik ez herrialdean bertan, eta bakailao-ontzi batean itsasoratu zen, noizbait, biologo. Europako arrantza ikuskaritzan zen lanean laster. Idazle aipu eta sona... [+]


2022-10-06 | ARGIA
Annie Ernaux idazleak jasoko du Literaturaren Nobel saria

Annie Ernaux idazle frantsesa saritu du Suediako akademiak. Nobela autobiografikoak idatzi ditu batez ere, eta hainbat irakur daitezke euskaraz, 'Pasio hutsa' eta 'Gertakizuna' eleberriak, besteak beste. Bere obraren ausardia eta zehaztasun klinikoa saritu ditu... [+]


Pasazaite argitaletxeak agur esatea erabaki du 10 urteren ondoren

Ekain honetan hamar urte bete ditu Pasazaite argitaletxeak. Nazioarteko literatura euskarara ekartzen espezializatu den proiektuak urteurren hori baliatu du ateak itxiko dituela iragartzeko.


Eguneraketa berriak daude