Mundu osoan protestak antolatu dituzte "drogen kontrako gerra" salatzeko

  • Drogen gehiegikeria eta legez kanpoko trafikoaren kontrako nazioarteko eguna da ekainaren 26a NBEren egutegian. Support Don’t Punish (Lagundu, ez zigortu) mugimenduak protestara deitu du 46 herrialdetako 100 hiritan, “zentzugabezkoak eta kaltegarriak” diren drogaren aurkako politiken kontra.


2014ko ekainaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
100 hiri baino gehiagotan deitu dituzte protestak (argazkia: www.carolinelucas.com)

Alternet webgunean mugimendu berriari buruzko artikulua idatzi dute. Antolatzaileek uste dute onura baino, kaltea eragin duela gobernuen “drogen kontrako gerra”-k. Kriminalizazioak, inbertitutako diru kopuru handiek eta errepresio politikek ez dute helbururik lortu. Are gehiago, biolentzia, kontsumoa eta trafikoaren igoera eragin dute azken urteetan, artikuluaren egile Owen Poindexterrek dioenez.

“Gerra” horren porrotak Support Don’t Punish kanpainaren sorrera eragin du. Mugimendu honen xedea gobernuen legediak erreformatzea da, eta droga kontsumitzaileei buruz jendeak duen irudia aldatzeko lan egiten dute. Kriminal gisa baino, laguntza behar duten pertsona bezala ikus ditzatela nahi dute.

Protestak eta ekintzak antolatu dituzte aste osoan 46 herrialdetan: Frantzia eta Australian, adibidez, droga kontsumitzeko eta laguntza soziala jasotzeko leku seguru eta garbiak sustatzeko kanpaina egiten ari dira. Kieven, Tbilisin, Oslon, Mexiko Hirian, Jakartan edota Bangkoken ere deialdiak daude.

Gobernuek indarrean dauzkaten drogen kontrako politikak euren onurarako baino ez dituztela erabiltzen salatu dute Support Don’t Punishetik. Juan Manuel Torres zientzia politikoen irakaslearen hitzekin amaitu dute artikulua Alterneten: “Aireportuan konfiskatutako kokaina tona batek gobernuaren boterea politikoki indartu dezake, baina droga trafikoaren arazoa ez du konponduko”.

Mugimenduari buruz informatzeko bideoa zabaldu du Support Don’t Punishek


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Drogak
"Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du"

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


Kokaina gaindosiaz heriotza, Donostiako Tabarin kabaretan

Kabaretak, parrandak, emakume biluziak dantzan, kokaina, heroina eta morfina salgai farmazietan... Pelikula bateko eszena dirudi, baina Donostiaz ari gara. Orain 100 urte baino gehiago, aristokratentzat eta burgesentzat festa latzak izaten ziren hiriko kabaretetan. 1917an,... [+]


Drogen aurkako atxiloketak eta gero zer?

Ertzaintzaren fokua drogen kontsumora, ekoizpenera eta salmentara bideratu da 2023an eta zenbait operazio ikusgarri egikaritu dituzte Aiaraldean.


Espainiako Osasun Sailak terrazetan erretzea debekatzeko plana berreskuratu du

Mónica García ministroak ziurtatu du araudi zehatzak egongo direla lurrungailuen erabilera kontrolatzeko, eta zehatz-mehatz aztertuko direla hainbat egoera, “kerik gabeko espazioak zabaltzeko”.


Eguneraketa berriak daude