Multinazionalen lobby-ak: aurrekontua gora, EBri presioa egiteko

  • Lobbyfacts plataformaren arabera, azken lau urteetan %40 igo da multinazionalek EBn presio egiteko erabilitako diru kantitatea.


2016ko irailaren 02an - 13:44

Enpresarik handienek 106 milioi euro bideratzen dituzte Europar Batasuneko erakundeei presio egiteko. Lobbyfacts-ek egindako ikerketa baten arabera, energia fosilekin lan egiten duten Shell eta Exxon enpresak eta informatikan diharduen Microsoft dira langintza horretan diru gehien inbertitzen dutenak.

Bankuek ere jartzen dute dirua beren interesen aldeko borrokarako. Esaterako, Deutsche Bankek ia lau milioi euro jarri ditu urtero. Banku alemaniarraz gain, Credit Suisse, HBSC eta Merryl Linch dira zerrendan agertzen diren batzuk. Guztira, zortzi daude lehen 50en artean.

Automobilgintzan aritzen den Wolkswagen ere zerrendan dago. Eskandalu batek erasan zuen iaz enpresa, emisio ilegalak ekoiztea leporatuta. Hain justu, auzia publiko egin ostean igo da presioa egiteko ordaintzen duen diru kantitatea.

Azkenik, telekomunikazioen alorrean jarduten diren enpresak agertzen dira lobbyen zerrendan. Besteak beste, Google, Huawei eta Telefónica.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lobbyak
Industria kimikoa EBk produktu toxiko oso kaltegarriak murriztu ez ditzan presionatzen ari da

Giza Biomonitorizazioaren Europako Ekimenak bost urte daramatza lanean eta bere baitan hartzen ditu 116 gobernu agentzia, laborategi eta unibertsitate. Bere proiektu garrantzitsuenean aztertzen ari dira europarren gernu eta odolean diren hamazortzi produktu kimiko toxikoren... [+]


Gasaren "lobby"ak eurodiputatuak presionatu ditu gas galdaren laguntza publikoen harira

Erregistratu gabeko bileretan zenbait diputatu presionatzen saiatu dira, industriaren interesak defenda zitzaten Europako Parlamentuan. Industriaren intereseko neurri batzuk onartu dituzte aste honetan. Esaterako, 2024tik aurrera ez dituzte gas natural hutsezko galdarak... [+]


2023-01-18 | Lide Iraola
BioNTech enpresak Twitterri eskatu zion zentsura zitzala Covid-19aren aurkako txerto unibertsalen aldeko mezuak

Farmazia enpresa alemaniarrak hamar mila milioi euro irabazi ditu Covid-19aren aurkako txertoen patenteei esker. Hainbat ikerketak frogatu dute farmazeutiken lobbyek oztopatu dituztela patenteak askatzeko akordioak. BioNTechek sare sozialetako mezuak zentsuratu nahi izan ditu,... [+]


2022-10-27 | ARGIA
Uber, Deliveroo, Bolt… plataformak erasoan ari dira Europak haien langileen eskubideak hobeto arautu ez ditzan

Multinazionalen Behatoki europarrak –Observatoire des Multinationales, deitura ofizialean– txosten berri batean erakutsi duenez, Uber, Bolt, Deliveroo eta gisako beste banaketa plataforma berri erraldoiak presio egiten ari dira Europar Batasunak aldatu behar duen... [+]


Argindarraren prezioa jaisten bada, zentral nuklearrak ixtearekin mehatxatu du Espainiako energiaren lobbyak

Espainiako Gobernuak asteartean onartu zuen argindarraren prezioaren hazkundea gelditzeko neurri multzoa. Energia enpresek kobratu dezaketen gehienezko prezioa kilowatt orduko 20 euroan jarri dute. Foro Nuklearra kexu da: gutxienekoa 57-60 euroan ez badago, zentralak itxi... [+]


Eguneraketa berriak daude