Multinazionalek biderkatu egin dute EB presionatzeko lobbyen aurrekontua

  • 106 milioi euro gastatu dituzte denera 50 multinazional handik Europan lobby lanak egiteko aurten, 2012an baino %40 gehiago. Petrolio-industriako Exxon eta Shell enpresak eta Microsoft dira Europako erabakietan eragina izateko diru gehien gastatu dutenak. Aurten 2012an baino lau banku gehiago daude zerrendan.

Sara Arruabarrena Azkarate @s8ara
2016ko irailaren 07a
(Argazkia: LobbyFacts.eu)

LobbyFacts-ek egin du ikerketa. 2012tik 27 enpresa berri daude zerrendan. Tartean Huawei (bederatzigarren postuan) eta Deutsche Bank (laugarren postuan). 15 enpresek aitortu dituzte duela lau urte baino gastu gehiago: Volkswagenek (35. postutik  zazpigarren postura igo da) eta Googlek (40. postutik seigarrenera), esaterako.  

Huawei eta Googlek zerga-sistemaren gainean egiten dute presioa, besteak beste. El Diagonal egunkariak argitaratu duenez, Googlek Espainiako Estatuan ordaintzen dituen mozkinen gaineko zerga kopurua baino bi aldiz gehiago gastatzen du lobby lanetan.  

Suediako Ericsson izan zen zerrendako lehen postuan 2012an (bederatzi milioi euro gastatu zituen orduan) eta aurten 46. postura jaitsi da. Exxon enpresak ordezkatu du Ericsson 2016an, baina ez da erdira iristen lobby lanak egitera bideratu duen dirua. Hala ere, zerrendako multinazionalek gastatzen duten batez bestekoa igo egin da.

Energia arloko multinazionalak daude lehen postuetan. Exxon eta Shell-i BP enpresa gehitu behar zaio. Guztiek klima aldaketaren aurkako neurriek euren negozioan eragin ahal dituzten kalteak saihestea dute helburu, automobilgintzako enpresek bezala.

Zerrendan Espainiako Estatuko Telefónica dago: bi milioi euro bideratu ditu Bruselako eta Estrasburgoko erabakietan esku-hartzera.

Kanal hauetan artxibatua: Lobbyak  |  Europar Batasuna

Lobbyak kanaletik interesatuko zaizu...
2017-10-29 | Unai Brea
Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko

Urriaren 25ean glifosato herbizidaren merkaturatze-baimena luzatu edo eteteaz bozkatuko dute Europar Batasuneko estatu kideek. Aurtengo abenduaren 31n iraungiko da gaur egun indarrean dagoen baimena, eta Europako Batzordeak beste hamar urterako berritzea proposatu du, 2015ean IARC erakundeak –minbizia aztertzen duen OMEren menpeko organismoa– glifosatoa seguraski kantzerigenoa dela esan arren.


2017-10-29 | Unai Brea
Botika berrien bermea, gero eta ahulagoa

Ez dago sendagai erabat segururik, eta horregatik, botika berri bat merkatura atera nahi duen konpainiak frogatu egin behar du dakarren onura handiagoa dela sor lezakeen kaltea baino; azken hamarkadetan, ordea, “lasaitu” egin dira hori ziurtatzeko erabiltzen diren irizpideak. Une honetan mahai gainean dago sendagaien onartze-prozedura laburtzeko europar erregulatzaileen proposamen bat, eta horrek ekar dezakeen arriskuaz kezka agertu dute osasungintzaren alorreko ahots askok.


Multinazionalen lobby-ak: aurrekontua gora, EBri presioa egiteko

Lobbyfacts plataformaren arabera, azken lau urteetan %40 igo da multinazionalek EBn presio egiteko erabilitako diru kantitatea.


Adi Gipuzkoako txikizio berriari: Donostialdea-Bidasoa Beheko Zatikako Lurralde Plana

Donostialdea-Bidasoa Beheko Zatikako Lurralde Planak (ZLP) eragindako udalerrietako hainbat taldek Plan hori bertan behera uztea eskatu dute. 13 udalerriri eragiten die, Irundik hasi eta Usurbil, Lasarte eta Andoaineraino hedatzen den eremuan.


2015-09-03 | Unai Brea
Europar industria farmazeutikoak ez du TTIPen aukera alferrik galdu nahi

Lobbyen jarduna hurbiletik jarraitzen duen Corporate Europe Observatory (CEO) elkarteak Europar Batasuneko farmazia-industriari buruzko Policy prescriptions txostena aurkeztu du. Diotenez, 2014an sektore farmazeutikoak gutxienez 40 milioi euro gastatu zituen euren aldeko politikak sustatzeko saiakeran, osasungintzaren alorrean diharduten gizarte zibileko taldeek baino hamabost aldiz gehiago.


Eguneraketa berriak daude